INFORMAZIOA

2019 / 5 / 5 - 11:00

Kategoriak eta distantziak:

2060 metroko zirkuitua. Asfaltatua. Urretan.

Benjaminak (2009 eta 2010 urteetan jaioak, 9-10 urte):
Irteera ordua: 11:00etan. Distantzia: 600 metro. Itzuli 1 "A" zirkuituari.
9 urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute nagusi batek lagunduta.

Oharra: 9 urtetik beherakoei laguntzen deutsien personek ez daukie inskribidu beharrik. Baina, oroitzapenezko kamiseta eskuratu gura badabe, bai.

Kimuak (2007 eta 2008, 11-12 urte):
Irteera ordua: 11,15ean. Distantzia: 1000 metro. Itzuli 1 "B" zirkuituari.

Haurrak eta Kadeteak (2004, 2005 eta 2006an jaioak, 13-15 urte):
Irteera ordua: 11,30ean. Distantzia: 2000 metro. 2 itzuli "B" zirkuituari.

Kategoria paralinpikoa:
Irteera ordua: 11,45ean.
1) Kategoria egokitua (distantzia: 1.000 metro. B zirkuituari bira bat)
2) Kirol trebetasuna (distantzia: 2.000 metro. B zirkuituari bira bi)

Gazteak, Juniorrak, Seniorrak eta Beteranoak (2003an eta aurreko urteetan jaioak):
Irteera ordua: 12,00etan.
Distantzia Gazteak-Juniorrak: 4.120 metro. Itzuli 2 "C" zirkuituari.
Distantzia Seniorrak-Beteranoak: 8.240 metro. 4 itzuli "C" zirkuituari.

 

Parte hartuko duten atletek Urretako kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dabez.

ZIRKUITUKO KROKISA

Zirkuituko krokisa (213 Kb-pdf)

Zirkuituko krokisa

SARIAK

Sariak:

1. senior gizonezkoa: Garaikurra+txapela.
1. senior emakumezkoa: Garaikurra+txapela.

Sariak eskudirutan lehenengo hiru sailkatu gizonezkoarentzat eta emakumezkoarentzat kategoria absolutuan: 150 euro (1.), 90 euro (2.) eta 60 euro (3.).

Saria herriko lehenengo sailkatu gizonezko eta emakumezkoarentzat kategoria absolutuan.
Garaikurrak lehenengo hirurentzat kategoria eta sexu bakoitzean.

Oroigarri gisa kamiseta bat oparituko da dortsala hartzean.

Sarien zozketa, probaren amaieran. Zozketaren egin ondoren, saritutako persona ez balego, sari hori barriro zozketatuko da.

Poltsa bat janari eta freskagarriak parte hartzaile bakoitzarentzat proba amaitutakoan.

Ez da onartuko txakurrakaz parte hartzea, lasterketa ez oztopatzeko.