Idazketa ahalduntzeko bidetzat har dezakegu. Idazten dugunean, geure buruari begiratzen diogu, erdigunean jartzen dugu. Gizakiak nortasun narratiboa du; kontatzen dugun neurrian izan bagarela ere esan dezakegu. Errealitatea hobetzen dugu, errealitatea kontatzen dugulako; idazketak behar duen begirada errutinak eragindako asperdurarentzako antidoto naturala da. Gure ingurunearen behaketan trebatuta eutsi ahal diogu harritzeko gaitasunari, egunerokotasun motela gainditzekoari eta gauzen gainazalean diamanteak, hau da, istorioak, hautematekoari.
Pertsona guztiok ditugu istorio asko azalean iltzatuta; entzuteko gaitasuna areagotzea da kontua, istorio horiek antzemateko. Gainera, irudimenak ahalmena du errealitatea zeharo eratu eta eraldatzeko, eta kontatu nahi, kontatu behar ditugun istorioen zerbitzura jartzeko. Bataren eta bestearen artean, oroimena dago, pertsona bakar, berezi egiten gaituen esperientzia emari hori guztia.
Tailer honetako saioetan idazketa landuko da bizipenen ikuspegitik; sormenezko jarduera pozgarria, egunerokotasuna aberasteko gai dena, gure indarguneez gehiago jabetzeko laguntzen gaituena; azken batean, geure burua hobeto ezagutzeko lagungarri duguna.
NAN | Egoera |
---|---|
08080993N | Onartua |
14546734Q | Onartua |
14553945M | Onartua |
14564722H | Onartua |
14932999L | Onartua |
29068451Q | Onartua |
30580994X | Onartua |
45628174S | Onartua |
78869178Q | Onartua |
79176398W | Onartua |