Simone de Beauvoirren «Emakume ez da jaiotzen, izatera iristen da» (Bigarren sexua, 1949) hausnarketatik abiatuta, eta jakinik duela hamarkada gutxi izan dugula mendeetan zehar ezkutatutako historia bat (emakumeena) ezagutzen hasteko aukera, eraikuntza horri helduko diogu, hau da, historian zehar «emakume izatea» zer den aztertuko dugu, emakumeez (pluralean) hitz egiteko, askotariko konstruktu sozial eta pertsonala baita.
Helburu orokorra emakumeak historian ikusaraztea da, estereotipoak eta mitoak hautsiko dituen emakumeen genealogia sortzeko, izan ere: «Historia irabazleek kontatzen dute beti, eta emakumeak galtzaileak izan gara gerra guztietan, ez belikoetan bakarrik [...] Behar-beharrezkoa da historia berriz kontatzea, benetan gertatu den bezala. Emakumeei dagokien dimentsioa emanez, historia-liburuetan ukatzen zaien isiltasun horretatik ateraz eta benetan izan duten protagonismoa emanez, pertsonaia femeninoek erregina edo santu gisa izan duten norako edo egoera eredugarri horretatik edo kontraeredu paper horretatik garbituz, gainerako emakumeek egin behar ez duguna ikas dezagun». La otra historia. Les Comadres
NAN | Egoera |
---|---|
07417707T | Onartua |
14455934C | Onartua |
14546734Q | Onartua |
14848769S | Onartua |
14904366K | Onartua |
14911715X | Onartua |
29706481A | Onartua |
72161515G | Onartua |