Emakumeek IKTetara sarbidea izatea ez da genero-berdintasuneko kontua bakarrik, baizik baita XXI. menderako garapen-agendako premietako bat ere. IKTek emakumeak eta neskak ahalduntzen dituzte osasunerako, banku-zerbitzuetarako eta hezkuntzarako sarbidean, eta herritar gisa parte hartzea errazten dute.
Arrakala digitala ezagutzaren arrakalarekin lotuta dago, eta, zehazkiago, «trebetasun digitalekin». Horiek beharrezkoak dira informazioak eta ezagutzak gero eta garrantzi handiagoa duten gizarteetan bizitzeko eta lan egiteko. Gainera, teknologia berrien munduan eta Interneten erabileran emakumeak berandu hastea da arrakalaren eragile garrantzitsuenetako bat.
Tailerrean garatuko diren edukiak baliagarriak izango dira genero-arrakala digitala murrizteko, bitarteko digitalen erabilera ahalbidetzera bideratutako lan-tresnak emateko eta teknologia digital berri horien bidez behar bezala komunikatzen ikasteko.
NAN | Egoera |
---|