Topaketa hauen bidez, askotariko emakumeen arteko topagune bat sortu nahi dugu, elkar ezagutzeko eta denen artean ikasteko; izan ere, gizarte benetan inklusibo batek apustua egin behar du aniztasunari eta berdintasunez elkarrekin bizitzeko lanari garrantzia ematearen alde. Beraz, emakumeen arteko hausnarketa indibiduala eta kolektiboa bultzatu nahi dugu, ahalduntzeko, haien egoerak aztertzeko eta egoera horiek hobetzen lan egiteko. Gure jatorri eta bizi-ibilbide ezberdinetan oinarrituta, emakume izateagatik batzen gaituzten gai komunen inguruan hausnartuko dugu. Aldi berean, emakumeen arteko sareak eraikitzeko eta ahizpatasuna eta ahalduntze indibidual eta kolektiboa sustatzeko gunea izango da. Topaketa horien helburu nagusia harrera- eta ikaskuntza-espazio bat eskaintzea da. Bertan, emakume gisa betetzen diren rol sozialei buruz hausnartu, migrazioak eragindako errealitate berriari heltzeko gaitasunak indartu eta laguntza-sareak sortu ahal izango dituzte emakumeek, bizitza askeago eta independenteagoa lor dezaten.
NAN | Egoera |
---|