Bilatzailea:

Galdakao ezagutu | Mendiak eta ibilbideak |

Ibilbideak

Ibilbideak

Ikus azpimenua

Galdakaoko udalerrian 4 mendilerroak edo mendiguneak zeharkatzen dute.

Galdakaoko Udalak eta Ganguren Mendi Taldeak sinatutako hitzarmenaren ondorioz, udalerrian hainbat mendi-ibilaldi seinaleztatu eta balizatu dira. Gure orografiako txoko berezienetara hurbiltzea erraztea da ekimen honen helburua, Galdakaoko historiaren zati garrantzitsu bat ezkutatzen baitute.

Hauek dira orain arte seinaleztatutako ibilbideak:

Ganguren mendilerroa (2020)

3 ibilbide zirkular eta 12 lotura dira guztira Ganguren Mendi Taldeak egokitu dituenak, informazio panelak, toponimo grabatuak dituzten seinale tantaiak, norabide geziak, kolore-markak eta kartelak jarriz.

Hauek dira hiru ibilbide zirkular nagusiak (gangurenMT.net webgunearen deskribapenak):


1.- Kukuzburu ibilbidea (10,9km)

Kurtzeko Plazatik, Kukuzuburu ibilbideak Uraburuko burdin-uren iturrira hurbiltzen gaitu eta Gangureneko mendilerrora igotzen da jarraian, ekialdetik doan bidetik, Golf zelaia inguratuz. Kukuzburuko tontorrera igotzen da eta inguruan dauden P lerroa izeneko 1936ko Gerraren osteko defentsa militarreko zenbait bunker ikusteko aukera eskainiko digu. Handik Elorritxuetako atsedenlekura jaisten da. Ibilbidea Belategi auzotik hirigunera jaitsiko da.

IBILBIDEA WIKILOC-en

Itzuli aurkibidera

2.- Ganguren ibilbidea (14,9km)

Aperribaitik abiatuta, Ganguren ibilbidea Aspuru auzora gerturatzen da. Bertan oraindik aztertzeke dagoen tumulua dago. Ibilbidea Elorritxuetako atsedenlekutik (El Vivero) pasatzen da eta udalerriko gailur esanguratsuenera, Gangurenera, igotzen da. Ondoren Gudabikolandara jaitsiko da, leinuen arteko guden agertoki izandakora. Bertan dago baita udalerriko mugarri historikoetako bat. Handik behera, Kortatxikietako atsedenlekuaren ondotik abiapuntura itzuliko da.

IBILBIDEA WIKILOC-en

Itzuli aurkibidera

3.- Gangureneko zeharkaldia (18,4 km)

Kurtzeko Plazatik abiatzen da eta Gangureneko mendilerrora hurbiltzen da ekialdetik, honen zeharkaldi osoa egiteko aukera eskainiz, aurreko bi ibilbideak lotuz. Ibilbideak ekialdetik mendebaldera gurutzatzen du mendilerroa, Kukuzburuko gailurra, Elorritxuetako atsedenlekua eta Gangureneko tontor ezaguna zeharkatuz.
Ondoren, Gudabikolandatik Aspurura jaisten da,eta golf-zelaitik hurbil pasatu eta gero, Belategi auzotik abiapuntura itzultzen da.

IBILBIDEA WIKILOC-en

Itzuli aurkibidera



Seinaleztatutako beste 12 ibilbide loturei dagokienez, honako hauek dira:

  • Arantzelai
  • Belategi
  • Bengoetxe
  • Elexalde
  • Etxebarri
  • Aretxiturri
  • Arantzelai-golf
  • Jugo
  • Otelarra
  • Pedrolamendi
  • Txaketoiturri
  • Urizargoiti

Ibilbideen informazio guztia, mapak eta "track"ak gangurenmt.net webgunean kontsultatu eta deskargatu daitezke hemen => Ganguren ibilbideak


GANGUREN IBILBIDEEN MAPA

Upo mendilerroa (2021)

2021ean, bi ibilbide zirkular berri diseinatu eta seinaleztatu dira, Upo gailurrera hurbildu eta Galdakao ezezagunena bisitatzeko.
Seinaleztatutako ibilbide berriak honako hauek dira:


1.- Artetagana ibilbidea (15,2 km)

Plazakoetxetik abiatuta, ARTETAGANA IBILBIDEA Zuhatzurantz doa eta trenbidea zeharkatu ostean Arkotxa auzora hurbiltzen da. Maxameko (antzinako Dinamita) hesiaren pareko bidezidorra jarraituz, Zaratamoko Makatzaga inguru ederrera iristen da eta Otzagaraiko leporaino jarraitzen du.
Hortik, ibilbidea Azaolako euskal labera hurbiltzen da lehenik, Dinamitako hesiaren ondoan dagoena, eta, ondoren, Arteta auzora doa. Bertan dago Santantoitxikerra baseliza. Jarraian Basozabal auzotik igaro eta Bekearaino jaisten da, Abusutik abiapuntura itzuliz.

IBILBIDEA WIKILOC-en

Ibilbide honek bigarren aukera bat du gainera: Galdakaoko hirigunetik abiatuta Abusura jaitsiko da, Bekearaino. Eskuinera jo behar da Bekelarretik Basozabalera iristeko, Minerala/Minako tontorra tontorretik igaroz. Artetako bidea hartu eta Ordaņara iritsiko behar da. Ezkerrean, Usansolora edo Lekuebasora jaitsi daiteke, Isasigoikotik. Eskuinean, SanAntoitxikerra ermita berrira igo daiteke, eta Ardantzagana gailurretik igaroko da, "Berez Galanta" txakolindegiaren ondotik. Dinamitaren hesira iritsiko da, eta bertan hainbat aukera daude:

  • Eskuinean Guturribairantz jaisten da, Antzuloaga igarota, Eitzagako haizeola bisitatu ahal izateko, eta hemendik Abusutik hirigunera itzultzeko.
  • Ezkerrean, Upomendi aldera igoko gara, Artetagana igarota, eta Azarolako haizeolara iritsiko gara. Bidegurutze horretan, ezkerretara, pistatik jaitsiko gara Lekuebasoraino. Eskuinean, Otzagarai leporaino igoko gara. Mendi-lepoaren eskuinaldean, Arkotzara jaitsiko gara, eta Otzagarai (383m) gailurra igo ahal izango dugu. Ezkerrean, igoera handi batetik, Upomendi (573m) gaina har dezakegu.


Itzuli aurkibidera

2- Upo Tontorrandi ibilbidea (12,6 km)

1932an eraikitako presaren ondoan dagoen Lekuebasoko atsedenlekutik abiatuta, UPO TONTORRANDI IBILBIDEA benetako mendi ibilbide gisa aurkezten zaigu. Azaolako euskal labearen ondotik igaro ondoren (XI-XIII mende artekoa), Otzagaraiko lepora iristen da, eta handik udalerriko gailurrik garaienetako batera igotzen da, Upoko tontorrera.
Ibilbidea pagaditik jaisten da Upoko Pagadiko atsedenlekura, eta Idurietagana, Argistegana eta Tontorrandi mendiek osatzen duten mendilerroa zeharkatu ostean, Irumugarrietako lepora heltzen da, Bedia, Galdakao eta Zeberio mugatzen diren bidegurutzera.
Ibaiaren ondoko bidezidor malkartsu batetik jaisten da jarraian eta 1898an Adan de Yarzak landatutako hiru pinuen ondotik igaro ondoren abiapuntura itzultzen da, bidean ur sulfurosodun Lekuebasoko iturri ondotik igaroz.
Hainbat ibilbide alternatibo eta konbinazio daude, mendiaren ikuspegitik ibilbide hau erakargarria izan dadin.

IBILBIDEA WIKILOC-en

Itzuli aurkibidera

3- Upomenditik zeharkaldia (18,4km)

Proposatutako ibilbide hau aurreko bi aukeren ibilbide osoa egitea da, Mugarriz Mugarriren ibilbidearekin bat datorrena.
Ibilbide hau Plazakaotxen hasten da eta Zugatzutik Arkotzara hurbiltzen da dinamitaren hesitik Otzagariako leporaino igotzeko eta Upomendi (573m) gaina hartzeko. San Segismundo atsedenlekura jaisten da, eta gailur osotik Idurietagana (551m), Argistegana (542m) eta Tontorrrandi (522m) igarotzen dira, Irumugarrietako lepora jaisteko, Bedia-Zeberio eta Galdakao arteko mugara.
Handik, Lekubasoko presara jaisten den pista bat hartuko dugu aurrez aurre, eta, aldapa gogor batzuk dituen bidezidor batetik, Iartzako pinuetara hurbilduko gara, ur-biltegiaren ondora. Hortik, pistatik jarraituko dugu presaren atsedenlekuraino, eta errepideari jarraituko diogu Isasi auzoraino. Hona hemen bi aukera:

  • Usansoloraino eta Bekeatik berriro Galdakaoko hirigunera iristea.
  • Isasigoikotik igo Ordaņara iristeko, eta Akutioganatik igarota Basozabalera iritsi eta Bekeatik Galdakaoko hirigunera iritsi.


Ganguren Mendi Taldearen webgunean ibilbide horiek xehetasunez kontsulta daitezke, klubak berak proposatutako aukera ezberdinak barne.
Gainera, Galdakaoko Udalak eta Ganguren MTk partekatzen duten Wikiloc-en kontutikjaitsi daitezke ibilbideen trackak, bai ibilbide berriak bai aurretik seinaleztatutakoak.
Ibilbideak norabidezko eta informaziozko senalizazioez hornitu dira.

IBILBIDEA WIKILOC-en

Itzuli aurkibidera


UPO MENDILERROKO MAPA

Arrizurigane - Bizkargi mendilerroa (2022)

Arrizuriaga inguruko hiru ibilbide seinaleztatu ziren: Artola-Kortederrakoa da nagusia, baina horrez gain, Erletxeko poligonoetatik abiatzen den ibilbide osagarria eta Menikana-Dendeletatik abiatzen dena ere markatu dituzte.

Inguru horretako 10 kilometro seinaleztatu dituzte beraz, egurrezko 17 poste jarri dituzte, norabidea erakusten duten 39 gezi, eta 3 informazio panel. Mugarriz Mugarri ibilbidea jarraituz Kortederratik Artolarainoko ibilbide nagusi bat du, eta ibilbide osagarri batzuk ere bai, hainbat sarbidetatik. Aukera desberdinak ematen dituen sare bat sortu da horrela.

Artola eta Kortederrako sarbideez gain,ibilbide nagusiari dagozkionak, beste ibilbide batzuk ere prestatu dira. Bata Erletxeko poligonotik abiatzen da eta bestea Menika-Dendeletatik.


1.- Arrizuriaga ibilbidea (4,69 Km.)

Artola eta Kortederra auzoetatik edo industrialdeko aparkaleku altuenetatik, ARRIZURIAGA IBILBIDEAk udalerriko gunerik ezezagunenetako batera hurbiltzen gaitu, Amorebieta eta Larrabetzurekin muga egiten duena. Seinaleztatutako ibilbideak konbinatuz, Arrizuriagako gailurrera -ehun mendien lehiakotakoa- eta Txinpasmendi eta Farola tontor txikietara irits gaitezke, Bizkargi mendia ezaguna atzerago utziz.

IBILBIDEA WIKILOC-en

Itzuli aurkibidera

2.- Erletxe ibilbidea (5,5 km.)

  • 1. aukera: Erletxeko poligonoaren behealdetik has dezakegu ibilbidea, jatetxearen ondoko biribilgunetik, errepidean gora poligonoaren goialderaino. Handik, hasiera batean asfaltatuta dagoen pista bat ateratzen da. Beste aukera bat da autoarekin zuzenean poligonoaren goialderaino igotzea.
    Pistari jarraituz toponimo ezezagun batekin topo egingo dugu: Lapurtoki tontorra (180m), ur biltegiaren ondoren dagoen malda. Ospetsuak izan dira Gumuzioko bereziak, bide lapurren gordeleku gaiztoa delako. Pistatik jarraituko dugu, baserri batzuen ondoko bidegurutze batera iritsi arte. Txinpasmendi tontorra (217m), Artolaren gainean dagoen tontor txikia, Larrabetzuko mugan, eta Kaņadako sakanaren pareta.
    Mugarriz Mugarriko marra urdin eta gorriei jarraituz, Arrizurigane tontorrera iritsiko gara (325m), Larrabetzu eta Amorebieta-Etxano arteko puntu mugakidea. Kurtzegana bezala ere ezagutzen da, Remigio Gandasegik 1922ko bere mapan islatu zuen bezala.
    Markei jarraitu, Kortederra aldera jaisten joateko, baina eskuinera bihurritu beharrean, Zornotzako lursailera pasatuko gara, tontor ezezagun batera iristeko, Farola Tontorrara (274m).
    Pixka bat atzera egingo dugu berriro, marka gorri eta urdinetara eramango gaituen pista bat jarraitzeko. Kortederrarantz jaitsi beharrean, gorantz jarraituko dugu, igotzeko pistaraino itzuli arte, baina jaisten jarraitu eta pixka bat geroago bi aukera ditugu.
    Eskumara bagoaz berriro goiko bidera helduko gara, eta amituko dugu hasierako lekuan.
  • 2. aukera: Beste aukera bat ezkerrera egitea da, Ureleta aldera jaisteko. San Bernabe Baso ondotik igaroko gara, Amorebieta-Etxanoko mugari atxikitako baseliza zegoen baso zabaletik. Eskuineko pista jarraituz gero, Erletxe 2 poligonora iritsiko gara zuzenean. Ezkerreko pista hartuz gero, Dendeletako trokarantz jaitsiko gara, Menika baserriraino, Galdakao-Zornotza errepide nagusiaren ondora.

IBILBIDEA WIKILOC-en

Itzuli aurkibidera

3.- Mendikana-Dendeleta ibilbidea (distantzia ezberdinak)

Gaur egun sarbidea errepidez denez, hainbat ibilbidetatik igarotzeko aukera emango dugu.

  • Kortederra Dendeleta-San Bernabe Baso-Arrizurigana-Farola-Kortederra (5,7km): Ibilbidea Wikiloc-en
  • Erletxe1 poligonoa- Arrizurigane-Dendeleta-SanBernabeBaso-Lapurtoki-Erletxe1 poligonoa (6,8km): Ibilbidea Wikiloc-en
  • Erletxe2 poligonoa-SanBernabe Baso-Dendeleta-Farola-Arrizurigane-SanBernabe baso-Erletxe2 poligonoa(5,77km): Ibilbidea Wikiloc-en
  • Menikana-Farola-Arrizurigana-SanBernabebaso-Dendeletako troka-Menikana (5,07km): Ibilbidea Wikiloc-en

Itzuli aurkibidera