Bilatzailea:

Zerbitzuak | Udal Euskaltegia |

Udal euskaltegia

Udal euskaltegia

Ikus azpimenua

Hizkuntza Eskakizunak

EAEko administrazioen zerbitzuan diharduten langileen euskara-gaitasuna da hizkuntza-eskakizuna. Gaitasun hori lau mailatan banatzen da: lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza-eskakizunak.

Administrazioko lau hizkuntza-eskakizun horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitu ziren 297/2010 Dekretuaren bidez:

  • 1. HE = B1
  • 2. HE = B2
  • 3. HE = C1
  • 4. HE = C2

Administrazioko langileen hizkuntza-eskakizunak IVAPek kudeatzen duen hizkuntza-eskakizunen erregistroan jasotzen dira.

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko hiru bide daude:

  • Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPek antolatzen dituen deialdiak. Izena emateko epeak dirauen tartean EAEko administrazioren batean lanean ari direnek parte hartu dezakete. Urtean bi deialdi antolatzen dira.
  • Herri-administrazioko erakundeek (udalek, aldundiek...) euren lanpostuak betetzeko deitzen dituzten hautaketa-prozesuetan. Lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko egiten diren azterketetara aurkez daitezke hautaketa-prozesuko hautagaiak.
  • Europako Erreferentzi Marko Bateratuak bideratutako euskara tituluen baliokidetza sistemaren bidez. Hizkuntza-eskakizunen erregistroan jasotzen dira hizkuntza-gaitasun zehatza adierazten duten euskara-titulu horiek beren baliokidetza adieraziz.

udalekuak2022