Bilatzailea:

Zerbitzuak |

Herritarren parte-hartzea

Herritarren parte-hartzea

Ikus azpimenua

Herritarren parte-hartzea

Arlo honen ardura herritarren eta arlo komunitarioko parte-hartze politika da. Herritarrek parte hartzen dute lurralde bateko biztanleek politika publikoen norabidean eragiten dutenean. Herritarren parte-hartzearen adibide dira udal-aurrekontuak edo lurralde-partaidetzako organoak (barrutiak, auzoak.) edo sektorialak (Berdintasuna, Kultura, Gazteria.) definitzeko parte-hartze prozesuak. Parte-hartze komunitarioaz ari gara, eragina zuzenean komunitatean gertatzen denean, gizarte-kohesioa handituz. Adibidez, auzotarrek jaien edo kultura-ekitaldien antolaketan parte hartzea, elkarri laguntzeko auzo-proiektuak, etab.

Gaur egun, honako hauek dira Parte-hartze Zerbitzuaren jarduera-ildo nagusiak:

Aurrekontu parte-hartzaileak (2020, 2021, 2022 eta 2023/2024)

Parte-hartze prozesuak dira, eta herritarrek erabakitzen dute udal-aurrekontuaren zati bat zertarako erabiliko den. Prozesuak ezagutu eta konpromisoen jarraipena egin dezakezu hemendik.

Parte hartzeko organoak

Parte hartzeko organoak eztabaidarako, politiken koprodukziorako, proposamenak egiteko eta abarretarako bide egonkorrak dira. Hemen sartuta, parte hartzeko organoak ezagutu ditzakezu.

Auzoko planak

Auzo-planen helburua da partaidetzaren eremuko udal-ekintza hobeto egokitzea auzo bakoitzaren beharrizanetara lurralde-oreka lortzen laguntzeko. Martxan dauden planei buruzko informazioa aurki dezakezu hemen.

Udal-planak edo proiektuak egitean txertatutako partaidetza-prozesuak

Batzuetan, udal-planak edo proiektuak egiteko prozesuek partaidetza-fase bat izaten dute. Hona hemen adibide batzuk:

  • Parte hartzeko ordenantza. Parte-hartzeari buruzko ordenantza martxan dagoen proiektu bat da, eta partaidetzaren erregelamendu-esparru bat onartzea du helburu. Hemen aurki dezakezu informazioa.

Beste partaidetza-prozesu batzuk, gainerako udal-arloekin lankidetzan

Parte-harze arloa beste udal-arlo batzuekin lankidetzan aritzen da, hainbat proiektu edo programa definitzerakoan herritarrak aintzat hartzera bideratutako partehartze prozesuak abian jartzeko. Hona hemen adibide batzuk:

  • Klimaren eta Energiaren Tokiko Plana. Udalerriaren plangintza-esparru estrategikoa da, klima-aldaketaren eta energiaren arloko tokiko ekintza egituratzera bideratuta dagoena, eta arlo horretako araudi-eskakizunei erantzuteko aukera ematen duena. Ezagutu prozesua hemen sartuta.
  • Santakurtzak jaietako pregoilaria aukeratzeko prozesua. Hemen duzu informazioa eskuragarri.
  • Santakurtzak jaietako kontzertuak aukeratzeko prozesua. Hemen duzu informazioa eskuragarri.