Bilatzailea:

|

Galdakaoko komunitate-ekintza eta herritarren parte-hartzea sustatu eta sendotzeko dirulaguntzak

Galdakaoko komunitate-ekintza eta herritarren parte-hartzea sustatu eta sendotzeko dirulaguntzak

Ikus azpimenua

Galdakaoko komunitate-ekintza eta herritarren parte-hartzea sustatu eta sendotzeko dirulaguntzak.

Onartu egin da Galdakaoko komunitate-ekintza eta herritarren parte-hartzea sustatu eta sendotzeko dirulaguntzen deialdia.

Deialdi honen helburuak auzo-ehuna eta herritarren parte-hartzea eta parte-hartze komunitarioaren esparruan lan egiten duten gizarte-erakundeak sendotzea eta udalerriko bizitza kolektiboa sustatzea dira.

Deialdiak bi lerro ditu:

  • 1 lerroa: Lerro honen bidez Galdakaoko entitateen mantenimendua, funtzionamendua eta sendotzea diruz lagundu nahi da. Ohiko mantenimenduko gastuak diruz lagunduko dira. Baita ohiko jarduerek sortzen dituztenak ere.
  • 2 lerroa: Lerro honen bidez parte-hartzearen esparruko proiektu interesgarriak lagundu nahi dira, hala nola ekintza formatiboak, hitzaldiak edo auzokideak elkar topatzea edo lankidetzan aritzea sustatzen dutenak.

Diru-laguntza eskatzeko epea 2025/06/09 amaituko da.

Eskabidea udalaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko da, , 1. lerroko proiektuak 2. lerroko proiektuak, eskuragarri dagoen eredua betez, eta eskatzen den dokumentazioarekin batera.

Edozein zalantza argitu edo laguntza eskatzeko jarri harremanetan 688.83.04.79 telefonoaren bidez, bertara deituz edo Whatsap zein Telegram mezua bidaliz. Era berean, partaidetza@galdakao.eus helbidea idatzi ere egin daiteke.

Dokumentazioa:

/div>

Bilatzailea:

|

Galdakaoko komunitate-ekintza eta herritarren parte-hartzea sustatu eta sendotzeko dirulaguntzak

Galdakaoko komunitate-ekintza eta herritarren parte-hartzea sustatu eta sendotzeko dirulaguntzak

Ikus azpimenua

Biziberri-Galdakaoko dirulaguntzak merkataritza jarduera biziberritze eta sustatzeko eta Euskarazko hizkuntza-paisaia bultzatzeko

Merkataritza-jarduera biziberritzeko eta sustatzeko eta Galdakaon Euskarazko hizkuntza-paisaia bultzatzeko Biziberri-Galdakao dirulaguntza eskatzeko epea otsailaren 17an hasi eta 2025eko martxoaren 28an amaituko da. Hiru dirulaguntza lerro egongo dira egindako ekintza motaren arabera:

  • Merkataritza-dentsitate oso txikia duten eremuetan hurbileko negozio berriak sortzen laguntzea.
  • MSPB eremuko merkataritza-establezimenduei laguntzea.
  • Hizkuntza-paisaia euskalduntzea.

Dokumentazioa