AURKEZPENA

2019 / 5 / 5 - 11:00

Kaixo,

Datorren maiatzaren 5an, 11:00etan, hasiera emango zaio VIII. Herri Krosari Galdakaon. Izaera herrikoia izango du (pertsona federatu eta ez-federatuentzat) eta asfalto gaineko herri barruko zirkuitu batetik burutuko da. Proba hau Bizkaiko Atletismo Federazioaren egutegi ofizialaren barruan dago.

Ongi etorriak udalaren webgune honetara. Hementxe lasterketa honi buruzko informazio guztia aurkituko duzue.

Inskripzioak aldez aurretik egin daitezke web honetan martxoaren 25tik maiatzaren 2ra bitartean.

Era berean, inskripzioak probako egun berean egin ahal izango dira: 09:00etik 10:30ear Antolakuntzako standean (irteera-lekutik hurbil, Urretako kiroldegiaren ondoan).

Hemendik gonbidatzen zaituztegu proba honetan parte har dezazuen, gurekin batera kirol-hitzordu hau partekatuz.

Inskripzioak (Martxoaren 25tik aurrera):

  • Aldez aurreko inskripzioek (apirilaren 25ra arte) 5 euro balioko dabe eta on-line bidez (www.galdakao.eus) edo, bertaratuta, Esan Galdakaoko udalaren Herritarren Arreta Bulegoan egin ahal izango dira.
  • Probaren egun berean, standean egindako inskripzioek 10 euro balioko dabe.
  • 14 urtetik beherakoek (2005tik aurerra) eta kategoria paraolinpikoak EZ DUTE ORDAINTZEN.