Gizarte Ekintza herritarrei arreta emateko arloa da. Bere eginkizun nagusiena, jendartearen ongizatearen alde ikuspegi desberdinetatik lan egitea da: prebentzioa, asistentzia eta komunitate-sustapena, genero ikuspegia eta udalerriarekiko sustraitze-sentimendua eta euskararen normalizazio.
Ondoko jardute-ildoak ahal den neurrian garatzen saiatzen da:
Horretarako, balio eta diziplina anitzeko taldea dago, esperientzia profesional handikoa. Bere ezaugarri nagusienak: berritzailea eta herritarren beharrizanekiko sentsibilitatea.
Galdakaoko Gizarte Zerbitzuen Katalogoa
Galdakaoko udala, 10 udalen talde bateko osakidea da eta, Bizkaiko Foru Aldundia eta EUDELekin batera, Arrisku eta babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeei arreta eta babesa emateko Interbentzio eta Koordinazio-protokoloen Eskuliburua prestatzen ari da.
Proiektu horretan, arrisku eta babesgabetasun egoeren aurrean jarduteko prozedura eta oinarrizko irizpideak zehaztu nahi da eta bere helburua da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Haurren Zerbitzuen arteko harremana eta koordinazioari laguntzea, interbentzio eta koordinazio-protokoloen eskuliburuen bidez..
Galdakaoko udalerriko Adinekoen Plana 2014-2020 prestatzen ari da udala, kolektibo honen egoera zehatza, diagnostikoa, estrategia eta ekintzak aurrera eramateko, udalerriko adinekoentzako zerbitzuen, programen eta bestelako ekimenen koordinazioa hobea izan dadin..
Adinekoen plana, lanabes eraginkorra izan behar du, gero eta handiagoa eta anitzagoa den kolektiboak dituen beharrizan berrietara egokitu ahal izateko, jardute-ildoak hiru ardatz nagusitan definituz::
Galdakaoko udalak, Kontratazioa, Hezkuntza eta Euskara, Aukera Berdintasuna, Ingurumena, Toki-garapena eta Enplegua eta Gizarte-ongizatea arloetako teknikariek eta Alkateak osatutako lantaldearen bitartez, Instrukzio bat prestatu dute, Galdakaoko udalaren kontratazioan, emakume eta gizonen berdintasunerako eta beste politika publikoen ondoriozko gizarteari, ingurumenari eta hizkuntzari buruzko klausulak sartzeaz.
Instrukzio honekin, administrazio honen kontratazio-organoek gizarteari, ingurumenari, hizkuntzari buruzko, emakume eta gizonen berdintasunerako edota bestelako politika publikoetatik eratorritako aspektuak sartu nahi dira, hain zuzen ere, administrazio honek egiten dituen kontratazioetan.
Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, gizarte bazterkeriaren diagnostikorako eredu bat eta hori baloratzeko tresna teknikoa prestatu du.
Tresna honen bidez, diagnostiko sozial sakona egin dezakegu, horretarako adierazle batzuk erabil daitezkeelarik. Adierazle horiek berebiziko garrantzia duten arloetan, eremuz eremu banatuko dira, gizarte-zerbitzuen sisteman erantzun beharko litzatekeen edozein gorabehera mota jaso ahal izateko.
Galdakaoko udalak, Gizarte Ekintza sailaren bitartez, tresna aplikatu nahi du, gizarte-zerbitzuak darabiltenen artean, kalteberak direla jotzen diren pertsonen gizarte-bazterkeria egoera baloratzeko. Izan ere, emaitzan, gizarte-bazterkeriaren balorazioa ez ezik, egoera horretara eraman duten arrazoiak eta dituen beharrizanak ere ezagutu ahal izango dira. Horrela arreta-plan pertsonalizatua prestatu ahal izango da, bere egoera arintzen laguntzeko baliabideak bere esku jarriz.
Galdakaoko udalak, Pertsonen Garapenerako Ikerketa eta Garapen ITG Taldea, irabazi asmorik gabeko elkartearekin Lankidetza Hitzarmena sinatua du "Etxean zaintzailearentzako arnas zerbitzu integrala" izeneko proiektua gara dadin.
Proiektu honek ondoko helburuak ditu:
Galdakaoko udalak Agintzari S.Coop.rekin gizarte-ekimenerako lankidetza-hitzarmena sinatua du "Arreta programa banaketan eta dibortzioan gizarte-zerbitzuetan" garatzeko, EHUren (Euskal Herriko Unibertsitatea) lankidetzarekin batera.
Programaren asmoa da banaketa eta dibortzio programen diseinua, hedapena eta ebaluazioa egitea, interesgarria ez eze, haur, gazte eta familiarekiko arlo psikosozialeko eta gizarte-hezkuntza arloko Interbentzio Programak dituen beharrizanei eta helburu orokorrari erantzuten dien neurrian. Era berean, udalerriko populazioaren eskaerari eta urteko plangintzari egokitu beharko litzaioke.
Ondoko helburuak lortu nahi dira:
Galdakaoko udala etxe-kaleratzeen protokoloa prestatzen ari da, gure udalerrian eman daitezkeen ohiko etxebizitzako kaleratzeetan sor daitezkeen arazoei erantzuteko.
Herritarren Arreta eta Komunikazio arloak, udaleko arlo desberdinekin lankidetzan, Tramiteen Eskuliburua prestatzen ari da.
Tramiteen Eskuliburua, arlo bakoitzaren leihatilan ohikotasunez egiten diren tramiteak zehatz-mehatz jasotzen dituen dokumentua da. Eskuliburu honek bulego berritan abian jarriko den Herritarren Arreta Zerbitzuarentzat baliagarria izango da.
Galdakaoko udalak, Idazkaritza, Diruzaintza, Kontu-hartzailetza, Udaltzaintza eta Gizarte Ongizate arloetako Teknikariek eta Alkateak osatu duten Lantaldearen bitartez, udal diru-laguntzak emateko Prozedura bat prestatu du, zehazki, gizarte-laguntza indibidualak emateko.
Lantalde honen helburua da diru-laguntzak emateko prozedura ezartzea, legezkotasunari egokituta, ahalik eta arinena eta eraginkorrena izan dadin.