Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Zuhatzuko jaiak asteburuan ospatuko dira, Santa Barbararen omenez

Jaiak   2022/11/29

Galdakaoko azken jaiak asteburu honetan ospatuko dira, Zuhatzun. Abenduaren 3 eta 4rako hainbat ekitaldi prestatu dituzte Santa Barbararen omenez, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin.
 

Abenduaren 3an:
-    11:00etan triki-kalejira egingo da adinekoen zentroetatik.
-    12:00etan pregoia irakurri eta txupinazoa botako da Santa Barbara futbol zelaian.
-    12:30ean luntxa izango da, eta trikipoteoa auzoko tabernetatik.
-    16:30ean txokolatada eskainiko da adinekoen zentroetan.
-    17:00etan herri kirolak egingo dira, eta txokolatada.
-    19:00etan hitzaldia, Jesus Muñizen eskutik: “Capilla Santa Barbara”
-    20:00etatik 22:00etara, kontzertuak: Ksus Belly, Infarto eta Koiu taldeak
-    22:30etik 00:30era: DJa


Abenduaren 4an, Santa Barbara egunean:
-    11:00etan, meza, aurreskua eta salda Zuhatzuko elizan
-    12:30ean, II. igel txapelketa
-    14:30ean, herri bazkaria eta omenaldia (izena emateko: Esker a las brasasen)
-    16:30etik 19:00etara, disko festa-karaokea Mozoilo Irratiaren eskutik
-    17:00etan, II. mus txapelketa
-    20:00etan, jaien bukaerarako showa: Yogurina Borova