Igo
  • 2018/10/09

Zugatzuko padel eta tenis pistak denpora gehiagoz erabili ahal izango dira goizez, astelehenetik barikura

Galdakaoko udalaren Kirol Arloak Zugatzuko padel eta tenis pistak luzaroago erabilteko moduan ipiniko ditu goizez, astelehenetik barikura. Baina erabili ahal izateko aurrez erreserba eskatu beharko da, ondoko ordutegien barruan:


. Astelehenetik eguenera, 8:00etatik 11:00etara


. Barikuetan, 08:00etatik 12:00etara


Asteburuetan ohiko ordutegia manteniduko da:


. Zapatuetan: 10:00etatik 20:00etara


. Domeketan: 10:00etatik 14:00etara


Erreserbak bertatik bertara Urreta kiroldegian egin leiz edo udalaren web-orriaren bitartez (www.galdakao.eus).


Koldo Goioaga, Kirol Arloko zinegotziak zehazten dauenez, "ordutegiak zabalduz, lanegunetan goizez eskainiz, instalazinoak gehiago erabili ahal izango dira eta, halan, zentzu horretan izan dan eskaerari erantzungo deutsagu. Instalazino honeek erabilera aitagarria daukie arrastiz, baina orain goizez interesaturik dagozan pertsonei be erraztasunak emon gura jakez, beti be aurrez erreserba eskatuta".