Igo
  • 2020/10/09

Zorionak Ganguren Mendi Taldeari

75 urte bete ditu Ganguren Mendi Taldeak; Galdakaoko ikur eta erreferente denak, eta herriari eta herritarrei horrenbeste eman dienak.


Galdakaoko Udalak zorionik zintzoenak helarazi nahi dizkio taldeari, eta baita herriari berari ere, duen aberastasun hori ondo zain dezala eskatzearekin batera. Ikas dezagun galdakoztarren izaera zizelkatzen lagundu duen taldearen irakaspena: tontorrera iristeko hasi egin behar da ibiltzen; pausuz pausu mugitzen dira gauzak, aldatzen egoerak, eskuratzen lorpenak. Ametsen norabidean urratsak egiten jarraitzeko deia egiten die udalak bai galdakoztarrei, bai bere mendi taldeari.


Gaur iluntzean du urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia Ganguren Mendi Taldeak, eta bertan egongo da Galdakaoko Udala alkatea buru duela, bere aitortza adierazi, babesa eman eta etorkizun ederra opatzeko.


Zorionak, Ganguren, eta eskerrik asko.


Urteurrenaren harira mendi taldeak antolatu duen egitaraua:


📆 Gaur, ostirala, 19:30ean Torrezabaleko zineman: Oroitzapen ekitaldia eta mahai ingurua Alex Txikon, Juanjo San Sebastian eta Yoli Martinekin.


📆 Mendi irteeretako antzinako argazkien erakusketa eta kamiseten erakusketa rokodromoan, hil osoan zehar.


📆 Urriaren 25a, igandea: Gangurenera igoera.


📆 Urriaren 31 arte: Mendi argazkien lehiaketa.


📆 Abenduaren 2a, asteazkena, 19:30ean hasita: Alex Txikon. Mendiko film eta dokumentalen emanaldia.