Igo
  • 2018/03/14

Zinegoak Festibala Galdakaora dator barriro, martiaren 14an, 6 film labur proiektatuz, Torrezabal Kultur Etxean

Zinegoak Festibala Galdakaoko karteldegira dator barriro, martiaren 14an, eguna, 6 film labur proiektatuz. Emanaldiak 20:00etan izango dira eta sarrera doakoa izango da.


ZINEGOAK izenez ezaguna dan Bilboko Gaylesbitrans Zine eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Festibalak 15. edizinoa beteko dau 2018. urte honetan. Galdakaoko udala, Gazteria Arloaren eskutik, ekimenagaz bat egiten dau, martiaren 14an, emanaldi bat programatuz.


Festibal honek "sentsilizazino lanagaz eta balioen heziketagaz udalak daukan konpromisoa adierazoten dau, sexu-identidade zein sexu-joera mota guztiak ikusgarri bihurtzeko, normalizatzeko eta errespetatzeko beharrezkoak diralako", Koldo Goioaga, Gazteria eta Kirol Arloko zinegotziak azpimarratu dauenez.


Martiaren 14ko emanaldirako, genreo narrativo desbardinen nazioarteko 6 film labur aukeratu dira eta bertan personen sexu-izaeraren aspektu desbardinak jorratuko dira.


Fil laburrok euskaraz izango dira gaztelaniazko azpituluakaz, udalerriko herritar guztiek hizkuntza aldetik parte hartzeko arazorik izan ez dagien.


Festibalaren programa osorik, udalaren web-orrian konsultau lei: www.galdakao.eus