Igo
  • 2021/02/27

Zinea, antzerkia, errezitalde poetiko feminista, erakusketa, topaketa eta editatona, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Galdakaon

Galdakaoko Udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, hainbat ekintza antolatu ditu

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

Programa osoa Torrezabal Kultur Etxean gauzatuko da martxoaren 2tik 26ra bitartean, eta hainbat jarduera izango ditu, ohiko "Emakumeak zinemagintzan" zine ziklotik hasi eta antzerki emanaldietaraino, besteak beste, errezitaldi poetiko feminista bat, erakusketak, etxeko eta zaintzako langileen errealitateari buruzko topaketa bat eta "editatona", non Romualda Zuloaga galdakoztarraren izena Wikipediara eramango den.

Jardueren datak eta ordutegiak honako hauek izango dira:

EMAKUMEAK ZINEGINTZAN - ZINE ZIKLOA

▶️ Martxoak 2 . Papicha. Sueños de Libertad . 18:30 . 2,50 euro

▶️ Martxoak 9 . Invisibles . 18:30 . 2,50 euro

▶️ Martxoak 16 . Akelarre (euskaraz) . 18:30 . 2,50 euro

ERREZITALDIA

▶️ Martxoak 4 . Poesia feminista errezitaldia . 18:00-19:30

ERAKUSKETA

▶️ Martxoaren 2tik 14ra . Ez neskameak ez etxekotuak. Emakume langileak gara . 17:30-20:30

Aurkezpena . Martxoaren 3a . Erakusketa gela . 18:00-19:30

ANTZERKIA.

▶️ Martxoak 7 . "Contado por ellas".La Pacheca Collective . 19:00 . 6,00- 4,50 euro

▶️ Martxoak 18 . "Una visita inoportuna". Aztiak antzerki taldea- 18:30 . Dohainik

EDITATONA - ROMUALDA ZULOAGA WIKIPEDIAN

▶️ Martxoaren 23an eta Apirilaren 20an . 16:15 -18:15

ERAKUSKETA

▶️ Martxoaren 15etik 26ra . Emakumeak mugimenduan . 17:30-20:30

TOPAKETA

▶️ Martxoaren 11a . Etxeko eta zaintzako langileen aldarrikapenak eta errealitatea . 18:00-19:30

Jarduera guztiak pandemiaren egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun eta higiene neurri guztiekin egingo dira. Horrek ere mugatu egin ditu martxoaren 8a dela eta egingo liratekeen mobilizazio eta topaketa presentzialak.

Azkenik, aipatu behar da Galdakaoko Udalak, ostegun honetako osoko bilkuran, aho batez onartu zuela martxoaren 8ari buruzko Adierazpen Instituzional bat, pandemian eta zaintzaren krisi globalean emakumeek izan duten zeregina ardatz hartuta.



👇Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunerako egitarau osoa hemen ikus daiteke:


Martxoak8-DIPTIKOA.pdf