Igo
  • 2018/03/07

Zazpi hautagaitza dagoz Galdakaoko Udalak bultzatutako II. Berdintasun Saria irabazteko

Azkenean, zazpi hautagaitza izango dira Galdakaoko udalak bultzatutako II. Berdintasun Saria eskuratzeko, proposamenak biltzeko hasi dan parte-hartze prozesua amaitu ondoren. Ekimen honetan berrogeita hamar bat personak parte hartu dau eta, martiaren 15ean, saria banatuko dan ekitaldi instituzionalean amaituko da.


Proposatutako zazpi hautagaitzak ondokoak dira:


-Mireia de diego


-Patricia Espinar


-Ostalaritza Eskola


-Ibaizabal saskibaloi taldea


-Iraia Garcia


-Usansolo racing taldea


-Argizai skaut taldea


Herritarren parte-hartze prozesua amaitu ondoren, epaimahai bat izendatuko da: emakumeen alkarteetako ordezkari bi, Galdakaoko kultur edo kirol alkarteetako ordezkari bi, Korporazioko zinegotzi bi, Batzordearen presidentea eta Arloko teknikaria. Martiaren 12an egingo dan bileran, hautagi saritua aukeratuko da hiru egun beranduago Torrezabalen jakinarazoko da.

Sari hau ematea arautzen daben oinarrien arabera, hautagaitzek ondoko baldintzak bete behar dabez:


-. Galdakaon erroldatuta edo egoitza soziala izatea.


-. Baloragarria dan ekintza zehatzen bat egin izanagatik saria jasotzea proposatzea.


Saria emoteko ezarritako irizpideak ondokoak dira:


A-. Jarduera, ekintza, lana edo proiektuaren berezko garrantzia:


1. Baloreak aldatu eta estereotipo matxistak gainditzeko bultzatzea.


2. Indarkeria sexista eta kultura matxista gaitzesteko jarrera aktiboa agertzea.


3. Emakumeen ahalduntzea sustatzea.


4. Desbardintasun, kultura matxista eta indarkeria sexistaren aurkako jarrera kritikoa, proaktiboa eta konprometidua adierozotea.


B-. Proposatutako jarduerak, ekintzak, lanak edo proiektuak jendartean daukan oihartzuna eta eragina.