Igo
  • 2019/09/24

Zaintzaileei zuzendutako Zainduz programako jarduerak hasi dira berriro

Zainduz programak, Galdakaoko udalaren Gizarte-ekintza Arloak bultzaturik, jarduera berriak dakartza uda igaro ostean, mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileei laguntzen jarraitzeko helburu nagusiarekin.


Prestazioen artean daude, alde batetik, aholkularitza eta informazio zerbitzua, pertsona zaintzaileei eta senideei informazioa eta prestakuntza eskaintzeko; eta, bestetik, talde-laguntza psikologikoaren programa, zaintzaileen ongizate fisikoari, psikologikoari eta sozialari laguntzeko.


Gainera, urritik urtarrilerako aldi berri honetan, zerbitzuak ondoko jarduerak eskainiko ditu:


✅ Emozioen hustuketa tailerra: Biodantza
✅ Oinarrizko zaintza-trebetasunen prestakuntza
✅ Elikadura eta digestio arazoetako prestakuntza
✅ Alzheimer eta beste gaixotasunetako prestakuntza.
✅ Ibilaldi osasungarriak


Programa orokorrari buruzko informazioa, edo autozaintza fisiko eta emozionaleko jarraibideei buruzko orientazioa behar dutenak zuzenean Zainduz Programara joan daitezke. Galdakaoko udalaren Gizarte-ekintza Departamentua zabalik dago, goizez, astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00etatik 13:00etara, edo, arratsaldez, asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara. Harremana telefonoz: 94.401.05.45 eta e-mail bidez: zainduz@galdakao.net


Irailaren 23tik hasita urriaren 3ra arte


Galdakaoko Zainduz programan izena emateko epea gaurtik, irailaren 23tik hasita urriaren 3ra arte zabalik dago, urrian hasiko diren ondoko jardueretan parte hartu nahi dutenentzat:


Emozioen hustuketa tailerra, "Biodantza", asteazken goizetan 10:00etatik 12:00etara, Torrezabal Kultur Etxean (hasiera-data: urriak 9 - amaiera-data: abenduak 11).
"Oinarrizko zaintza-trebetasunak" gaiari buruzko prestakuntza-jarduera, ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, Gizarte-ekintza arloko instalazioetan (hasiera-data: urriak 10 - amaiera-data: azaroak 7).
Alzheimer eta beste gaixotasunei buruzko prestakuntza-jarduera, Gizarte-ekintza arloko instalazioetan, asteazkenetan, 16:00etatik 17:30era (hasiera-data: urriak 23 - amaiera-data: azaroak 13).
Ibilaldi osasungarriak: astelehenero, 15:30etik 17:00etara, Ardanza Parkean. Jarduera urriaren 21ean hasiko da.


Gainera, Galdakaoko Zainduz programatik gonbidatzen zaituztegu irailaren 25ean, 17:30ean, izango den programaren aurkezpenera. Bertan zerbitzua zehatzago azalduko dugu eta mendekotasunari eta zaintzari buruzko hainbat aspektuez hitz egin eta eztabaidatuko dugu.