Igo
  • 2020/11/23

Zainduz programak etxeko estimulazio kognitiboari buruzko tailerra eskainiko du abenduan

Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei laguntzeko Zainduz programak, Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak sustatuak, "Estimulazio kognitiboa etxean" izeneko prestakuntza-tailerra antolatu du abenduaren 2 eta 9rako.


Prestakuntza honen helburua zaintzen duten senitartekoaren egoera kognitiboa zaintzeko baliabideak eskaintzea da. Izen-ematea doakoa da 944010584 telefonora deituz.


Ikastaroa modu presentzialean emango da asteazkenetan, 10:30etik 12:00etara Torrezabal Kultur Etxeko 2. Aretoan. Covid19aren pandemiak eragindako egungo egoeragatik behar diren segurtasun- eta higiene-neurriak hartuko dira.