Igo
  • 2018/04/19

Zainduz programak dolu-tailerra antolatu dau, apirilaren 20tik hasita, maite dan persona bat galdu dabenentzat

Zainduz, mendeko personak zaintzen dabezan familiei laguntzeko programa, Galdakaoko udalaren Gizarte-ekintza Arloak bultzaturik, maite dan persona bat galdu dabenei zuzendutako dolu-tailerra eskaintzen dau hil honetan. Tailerra apirilaren 20tik ekainaren 8ra burutuko da, barikuro, 10:30etik 12:00etara, Gizarte-ekintzako bulegoetan.


Tailerra Silvia Carrascosa psikologoak emongo dau, Zugana zerbitzuko zuzendaria (zaintzaileen, adinekoen edota mendekoen arreta psikosoziala eta prestakuntza-zerbitzua).


Zainduz programa 2007tik dago martxan Galdakaon, seihilero barrizten dan jarduera-programa bultzatzen.


Bizkaian, mendeko gehientsuenak etxeak dagoz eta familiak zaintzen dauz, nagusiki, emakumezkoa (alaba, emaztea, errana.). Mendekotasun gehienak prozesu kronikoak diranez, zaintza luzea izaten da, sarri zaintzailearen bizitzako aukerak murriztuz: osasunean, aisialdian, lanean eta familian.