Igo
  • 2019/05/30

Zainduz programa, mendekotasuna duten adinekoen familia zaintzaileei laguntzeko programa abian da berriro ere

Zainduz programa, Galdakaoko udalaren Gizarte-ekintza Arloak bultzaturik, mendekotasuna duten adinekoen familia zaintzaileei laguntzeko zerbitzua jarri du martxan berriro ere.


Galdakaon mendekotasuna duten pertsona gehienak euren etxean bizi direla eta senideek eta, nagusiki, zaintzaile nagusiaren rola betetzen duen pertsona batek artatzen dituela jakin badakigunez, Zainduz programak zerbitzu eta jarduera batzuk proposatzen ditu hauek zaintzeko prozesuan laguntza eta euskarri gisa balio dezaten.


Prestazioen artean daude, alde batetik, aholkularitza eta informazio zerbitzua, pertsona zaintzaileei eta senideei informazioa eta prestakuntza eskaintzeko; eta, bestetik, laguntza psikologikoaren programa, zaintzaileen ongizate fisikoari, psikologikoari eta sozialari laguntzeko.


Programa orokorrari buruzko informazioa, edo autozainketa fisiko eta emozionaleko jarraibideei buruzko orientazioa behar dutenek bertatik bertara Zainduz Programara joan daitezke. Galdakaoko udalaren Gizarte-ekintza Departamentua, goizez, astelehenetik asteazkenera, 10:00etaik 13:00etara, edo, arratsaldez, asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara.


Harremana telefonoz egin nahi izanez gero: 94 401 05 45; edo e-maila bidez: zainduz@galdakao.net