Igo
  • 2018/11/16

Zaguango konpainiak umore garratza dakar “Esto no me lo esperaba” antzezlanarekin, Zapataren bizitzari buruzko antzezlan komikoa

Zaguango Teatro konpainiak, umore garratzaren bitartez, gizakiaren aspektu nahasgarrienak esploratzen jarraitzen du. 'Esto no me lo esperaba' antzezlanean Emiliano Zapatari buruzko antzezlan handiareki lau figurantek izandako porrota erakusten dute. Hala ere, montajeari bultzada berria eman nahi diote, arriskua euren bizkarretik harturik. Istilua biztuko dela argi dago, datorren ostiralean, azaroaren 16an ikusi ahal izango denez, Torrezabal Kultur Etxean (21:00etan).


Prezioak:


8 euro, 6 euro (bazkideak), 7 euro (+65 urte, langabeak, gazte txartela eta taldeak).


Kultura Arloak gogorarazten du deskontu garrantzitsuak daudela Torrezabaleko bazkide-txartela izanda (antzerki-kupoia takilan trukatu eta antzezlan honetarako bi sarreratan %50eko deskontua aplikatzen da).


Antzezlanaren sinopsia:


Lau figurantek Emiliano Zapataren bizitzari buruzko espektakulu handi baten birarekin jarraitzeko ausardia dute, protagonistek eta produktoreek abandonatuta utzi ondoren. Ezintasunak larritasun barregarria sortuko die eta zutik jarri nahi duten fikzioarekin estropezu egingo dute behin ete berriro. "Esto no me lo esperaba", gure bizitzan dugun paperari buruzko hausnarketa ironikoa eta dibertigarria da: eszenatoki barruko figuranteen papera.