Igo
  • 2020/03/20

Zaborrak edukiontzietan sartzeko eskatzen du udalak; aldiro desinfektatzen dira

Azken egunetan zaborrentzako edukiontzietatik kanpo ohi baino zarama gehiago ikusten ari dela eta,  hondakinak dagokien edukiontzietara botatzeko eskatzen die udalak herritarrei. Kutsatzeak saihesteko neurriak hartzen ari dira.


Kutsatzeko aukera kontuan hartua du Galdakaoko Udalak eta zabor ontzi eta buzoietako ate guztiak egunean bi aldiz desinfektatzen ari da. Beraz, kaleak ere garbi mantendu eta hondakinak beharreko lekuetan uzteko eskatzen die udalak herritarrei.