Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Zabalik dago Santakurtzetako kontzertuak erabakitzeko botaketa

Beste batzuk   2022/05/09

Aurtengo Santakurtzetan, Ardanza Lehendakariaren parkean irailaren 9an, 10ean eta 16an joko duten musika taldeak hautatzeko botaketa martxan jarri da https://erabaki.galdakao.eus/processes/santakurtzak2022 web gunearen bitartez. Bozketa maiatzaren 19ra arte egongo da zabalik.

Prozesuaren helburu nagusia da Galdakaoko bizilagunak jaietarako musika taldeen hautaketan parte hartzea, horretarako Ardanza Lehendakariaren parkeko kontzertuetarako aurrekontu osoaren %55 galdakoztarren aukeratutako hiru kontzertu antolatzeko bideratuko da. 

Hiru egunetako kontzertu horiek erabakiko dituzte herritarrek, botoa emanda (pertsona bakoitzak egun bakoitzerako talde baten aldeko botoa eman ahalko du, gehienez). Honakoak dira botoa emateko aukerak:

📆 Irailaren 9an:

  • Skakeitan
  • Skabidean
  • Liher

📆 Irailaren 10ean:

  • Califato ¾
  • Zetak
  • Los de Marras

📆 Irailaren 16an:

  • La Furia
  • J Martina
  • Sua

Kontzertuak aukeratzeko prozesua herritarrek egindako proposamenekin hasi zen, eta behin horiek aztertuta, hainbat irizpide kontuan hartuta (hala nola emakumeen parte-hartzea bermatzea, aurrekontuaren egokitzapena, musika-estiloa eta jarrera diskriminatzaileak sustatzen dituen musika-talderik ez egotea), egun bakoitzerako hiru talde aukeratu ziren, Jai Batzordearekin batera. Hori behin eginda, herritarren bozketa hau egingo da kontzertuak hautatzeko. Beraz, Jai Batzordearen parte hartzea handiagoa izango da, eta herritarrek egindako proposamenen artean egingo dute herritarrek aukeraketa.
 
Jaietako kontzertu nagusia, berriz, Galdakaoko Udalak erabakiko du Jai Batzordearekin batera.