Igo
  • 2022/06/20

Zabalik dago KZguneak uztailean antolatu dituen ikastaroetarako izena emateko epea

KZguneak hainbat ikastaro prestatu ditu uztailerako eta dagoeneko eman daiteke izena horietan parte hartzeko. Hiru bide daude: KZgunera joan aldez aurretiko hitzordua eskatuta, 944 033 353 telefonora deituta edota www.kzgunea.eus web orriaren bidez. Ikastaroetan izena emateko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da, hau da, KZgunean izena emanda egon beharko du interesa duenak. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko tutorialak kontsultatu ditzakete: KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea) eta Formakuntza batetan webgunearen bidez izena eman.

Hauexek dira prestatu dituzten ikastaroak:

🎓 KZ GUNEA IKASTAROAK UZTAILEAN (PDF)

Hiru modutan eskainiko dira ikastaroak:

  • Aurrez aurre: KZguneko hezitzaileek, aurrez aurre eskeinitako ikastaroak.
  • Urrunekoa: Etxetik ikasi, KZguneko hezitzaileen laguntzarekin; erabiltzaileak egun osoan eskura izango du formakuntza plataforma.
  • Bideokonferentzia: Bideokonferentzia-aplikazio baten bidez KZguneko hezitzaileek eskeinitako formakuntza.

https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak atarian dago informazio gehiago.