Igo
  • 2021/10/05

Zabalik dago espazio publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasak borondatez ordaintzeko epea

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, zabaldu da espazio publikoa erabiltzeagatik zehaztuta dauden tasak borondatez ordaintzeko epea. Azaroaren 5ean amaituko da epe hori. Guztion erosotasunerako, ordainketak helbideratzea gomendatzen du Udalak, eta helbideratze berriak urriaren 29ra arte onartuko dira.

Honakoak dira aldi honetan ordaindu beharreko tasak:

- Bide publikoan ibilgailuen sarrera edota aparkalekua erreserbatzeagatik

- Taxi geralekuaren aparkalekua erreserbatzeagatik

- Eraikinen fatxadetan kutxazain automatikoak jartzeagatik

- Espazio publikoa mahai eta aulkiekin okupatzeagatik

- Ortu ekologikoak erabiltzeagatik

- Espazio publikoa Bilbo kaleko azokako postuekin okupatzeagatik

Helbideratuta dauden ordainketak azken egunean kargatuko dira, azaroaren 5ean. Gainontzekoek egun horretarako egin beharko dute ordainketa Kutxabanken, Laboral Kutxan edo Caixabanken (kontuan hartu behar da, bertan kontu korronterik izan ezean ez dutela ordainketa dirutan egitea onartzen). Bestela, Ordainketa Pasabidearen bidez ere egin ahalko da tramitea, www.galdakao.eus webgunean "Nire Ordainketa" atalean sartuta.

2021. urteari dagozkien tasen ordainketak dira.