Igo
  • 2022/04/01

Zabalearen zati bat norabide bakarreko bihurtu, eta 30 aparkaleku gehiago sortuko dira; astelehenean hasiko dira lanak

Herrian aparkaleku gehiago sortzeko lanei ekingo die Udalak Zabalean. Zehazki, trafikoa berrantolatuko da Zabalea kaleko 3 eta 15 zenbakien artean: gaur egun bi norabidekoa den zati hori norabide bakarreko bihurtuko da, eta horrela, aparkalekuak jartzeko lekua eskuratuko da. Zehazki, 30 bat aparkaleku gehiago sortuko dira.

Zabalea kalera Zabalganeko biribilgunetik sartzen jarraitu ahalko da hemendik aurrera ere, baina biribilgunera ezingo da Zabalea kaletik joan. Horren ordez, alboko Simon Linaza kaletik iritsi ahalko da biribilguneraino. 

Astelehenean hasiko dira lanak, eta, ezustekorik ezean, datorren astean bertan espero da lanak amaituta egotea.