Igo
  • 2018/12/10

William eta Sorgiñe tabernek, hurrenez hurren, sari profesionala eta herritarrena eroan dabez, “Pintxo lanperna” txapelketan

William eta Sorgiņe tabernek, hurrenez hurren, sari profesionala eta herritarrena eroan dabez Galdakaon antolatu dan "Pintxo lanperna" txapelketan. Hogei-bat establezimentuk parte hartu dabe Galdakaoko udalaren Sustapen Ekonomikoaren Arloak eta Dendari Elkarteak antolatutako txapelketaren edizino barri honetan.


Joan dan eguaztenean, abenduak 5, txapelketako sariak banatu dira Ostalaritza Eskolan. Ekimen honetan herritarren parte-hartzea handia izan da, txartelak sei zigiluz osatu eta beste horrenbeste establezimentutan aurkeztu behar izan dirala, baliozkoak izan eitezan.


Fernando Izagirre alkateordea, Iņigo Bilbao Sustapen Ekonomikoaren Arloko zinegotzia, Txema Larrazabal Enpleguko zinegotzia, eta Dendari Elkarteko Zuzendaritza-batzordeko kideak eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolakoak izan ziran sari-banaketan.