Igo
  • 2020/09/22

Victor Sarriugartek 1978an udalarentzat egindako koadroaren esanahi gordeak azaldu dizkio Iñigo Hernando alkateari

'La Espera' (Itxaronaldia) izena eman zion Victor Sarriugarte margolari entzutetsuak Galdakaoko Udalarentzat 1978an egin zuen lanari. Pedro Egileor Galdakaoko lehen alkatearen eskariz ondutako artelanak udaletxeko eskilaretan jarraitzen du etorriko denari esperantzaz begira, eta bertan azaldu dizkio koadroaren esanahi, zertzelada eta ezkutuko mezuak artistak Iņigo Hernando alkateari.


Margotua izan zeneko garai nahasia eta beldurrez betea gordetzen du udaletxeko sarreran dagoen irudiak. Bertoko kulturari keinu eginda, dantzari bat du protagonista; eserita dagoena, begirada ikaratiz zeharka begiratzen duena, ahoa eskuarekin estalia duena, eta ikurriņa eskuetan lasai duen beste dantzari batekin amesten ari dena. Iluna da atzealdea, eta, alde batetik bestera doazen tiroak antzematen zaizkio, ondo erreparatuz gero. "Herriak euren artean tiroka ari ziren eta egoera edozein momentutan aldatuko zen esperantza adierazi nahi nuen", azaldu dio Sarriugartek berak Hernando alkateari. Baina hori argi esan ezin zela eta, ondo begiratuta soilik ikusi ahalko dira zerualdeko tiroen zertzeladak, oin azpiko lokatzak.


Dantzaria, bertoko kultura gorde nahian aukeratu zuen artistak. Eta margotu beharreko jantziak Andra Mari dantza taldearenak izango direla dio: "Asko gustatzen zitzaidan Andra Marira etortzea bozetoak egiteko". Kolore biziak eman zizkion artistak etorkizun hobe batekin ametsetan ari den dantzariari, eta, beldurrak gaindituta, ausardiaz aritzeko deia egin du.


Margolari entzutetsua Manu Etxebarria Ayesta etnografoaren laguntzarekin izan da udaletxean. Alkatearekin elkarrizketa adeitsua izan ondoren, harremana izaten jarraitzeko nahia adierazi