Igo
  • 2021/07/27

Victor Anaia kalea argitu, antolatu eta lasaitzeko lanak amaitu dira

Eserlekuak berritu, argiteria aldatu eta kalea ordenatuta, lasaitasuna irabazi dute Victor Anaia kalearen erabiltzaileek. Autoen espazioak eta oinezkoenak ondo zehazteak asko lagundu du zeregin horretan: lehen autoak nonahi aparkatzen ziren kale guztian zehar oinezkoen guneak errespetatu gabe, eta orain, adinekoentzako erresidentziak dauden aldeko espaloiak oinezkoentzako gordeko direla bermatu da. Bolardoak jarri dira horretarako.
Beste aldean, autoak non aparkatu daitezkeen eta non ez argi markatu da. Ibilgailuen pilaketak saihestuta kalea nabarmen lasaitzea ekarriko du aldaketak. Autoentzat, duela hilabete batzuk aparkaleku berri bat egokitu zen kale horretatik ehun metro baino gutxiagora.
Berez lasaia den eremu hori atseginago bihurtzea izan da lanen helburua. Kontutan hartu behar da bertan adinekoen lau egoitza daudela eta jende asko ibiltzen dela inguruan pasieran.