Igo
  • 2022/06/07

Uztaileko ostegunetan zineaz kalean gozatzeko aukera izango da eta filmak aukeratzeko bozketa zabalik dago

Aurten ere udako zinemaz gozatzeko aukera izango da Galdakaon; aurreko bi udatan egin bezala, filmak aire librean ikusi ahal izango dira, uztailean, Urreta eskolako patioan. Aurten, gainera, proiektatuko diren filmak aukeratu ahalko dituzte galdakoztarrek, boto bidez.

https://erabaki.galdakao.eus/processes/zinemakalean?locale=eu estekan dago aukeratu ahal den filmen zerrenda. Proiekzioak ostegunetan izango dira (uztailak 7, 14, 21, 28) eta eguneko bi proiekzio egingo dira, bata 18:00etan, haurrei zuzenduta, eta bestea 20:00etan, familia osoari edota nagusiagoei zuzenduta. 

Pelikula guztiak bi bozketa multzotan banatuko dira: “proposamenak, familia zinema” eta “proposamenak, haurrentzako zinema”. Multzo bakoitzean gutxienez pelikula bat babestu ahal izango da, eta gehienez ere, 4. 

Haurrentzako pelikulen kasuan, babes gehien lortu dituzten euskarazko bi filmak aukeratuko dira, eta hortik aurrera babes gehien lortu dituzten beste bi filmak aukeratuko dira; eta berdin, familiarentzako pelikulen kasuan.