Igo
  • 2022/05/04

Uztaileko hiri udalekuetan begirale izan nahi dutenentzat izen ematea zabalduko da maiatzaren 9tik 13ra

Duela egun batzuk iragarri bezala, aurten ere udako hiri-udalekuak antolatu ditu Galdakaoko Udalak 4 eta 11 urte arteko galdakoztarrentzat. Urretan, Gandasegin, Aperribain eta Usansolon izango dira hiri-udalekuak, uztailan. Horietan begirale gisa lan egiteko interesa dutenek izena emateko aukera izango dute maiatzaren 9tik 13ra bitartean. 

Interesatuek harrera@alaiki.eus helbidean eman beharko dute izena, eta begirale gisa aritzeko beharrezkoa izango dute begirale titulua eta euskarazko C1 maila izatea.