Igo
  • 2021/05/31

Uztailean Topaguneetako ekintzetan parte hartu nahi duten gazteentzako izen ematea zabalik dago ekainaren 20ra arte

Aperribai, Galdakao eta Usansoloko Topaguneek ekitaldi sorta antolatu dute, aurten ere, udarako. Uztailaren 5etik 23ra bitartean egongo da martxan zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era.


Aurreko urteetan bezala, udako dinamika desberdina izango da negukoarekiko, ekintza berezi gehiago egiten direlako: tailerrak eta txangoak, batik bat. 2020 urtean bezalaxe, ekintza guztiak moldatuko dira egoera berrira, eta osasungintzatik Covid-19aren inguruan emandako gomendioak jarraituko dira.


Udalak gazteen aisialdiari begira eskaintzen dituen doako zerbitzuak dira Topaguneak. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, eta, behin inskripzio fitxa eginda, sartzeko eta ateratzeko aukera librea izaten dute. Aurten ordea, osasun egoera dela eta, aldez aurreko inskripzioa egin beharko da.


Izena emateko epea ekainaren 20an amaitzen da eta era telematikoan egin behar da ondorengo inprimakia betetzen.


IZEN EMAN HEMEN


Osasun egoera dela eta aire zabaleko zein leku itxietako aforoa eta begirale bakoitzeko ratioa txikiagoa denez, leku mugatuak egongo dira. Plaza guztiak betetzen badira txandak egingo dituzte, ahalik eta gazte gehienek parte hartu ahal dezaten.


Informazio gehiago nahi izan ezkero, topaguneak@argizai.org email helbidera idatz daiteke, hala nola @topaguneak Instagrameko kontuaren bitartez.