Igo
  • 2019/07/16

Uzbekistaneko talde bat eta Ekuadorreko beste bat izango dira Andra Mari eta Oinarin Dantza Taldeekin arituko direnak Folklore Bizian festibalean bihartik aurrera

Gaur eguerdian, Iigo Hernando, Galdakaoko Alkateak, Folklore Biziaren jaialdian parte hartuko duten taldeei harrera egin die. Uzbekistaneko "Sabo" folklore taldea eta Ekuadorreko "Somos cultura viva" taldea izango dira, datorren uztailaren 17, 18 eta 19an parte hartuko dutenak Folklore Bizian festibalean, herriko Andra Mari eta Oinarin dantza taldeekin batera. Ekintza hau Andra Mari Eusko Dantza Taldeak antolatzen du, Galdakaoko udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.


Erdi Asia da, mundu mailan, herri desberdinak gehien nahastu ziren inguruetako bat. Oraingo Uzbekistaneko lurraldea elkartrukerako lekua izan zen. Europa eta Txina lortzen zituzten zetaren bide handiak elkartzen ziren puntua zen, Kokand, Samarkanda eta Boukhara oasiak zeharkatu ondoren.


Antzina, uzbekistandarrek harreman komertzialak eta kulturalak zituzten Txinarekin, Indiarekin, Iranekin, Herrialde Arabiarrekin, Mediterraneoko herriekin, Ekialdeko Europarekin, Kaukasokoekin eta Siberiarekin. Munduaren erdigunea ziren eta, batez, ere, sekula izan den kultur nahasketarik onenaren bihotza ziren.


Bestalde, "Somos Cultura Viva" Folklore Taldea 2003ko azaroaren 10ean sortu zen. Konpainiak, hamasei urteotan, gazteei aukera eman die, tailer, mintegi, aurkezpen eta nazioarteko festibaletan parte hartuz, Ekuadorreko kulturaren balioarekin identifika daitezen.


Somos Cultura Viva folklore-taldea bi etniak osatzen dute, baina nagusiki, mestizoak dira. Horrek aukera ematen die programa eder bat eskaintzeko, artistikoki ondo asmatutako taldea osatuz, herrialdeko eskualde guztietako musikak eta dantzak erakutsiz, Ozeano Bareko kostaldetik Amazoniako oihan beteraino, Inken kulturako santutegietako bat.


Uztailaren 17an eta 18an, 20:30ean Kurtzeko frontoian


"Sabo" eta Ekuadorreko "Somos Cultura Viva" folklore-taldeak, Andra Mari Dantza Taldearekin batera arituko dira (Euskal Herria).


Uztailaren 19an, Unkinako kiroldegian, 20:30ean:


"Sabo" eta Ekuadorreko "Somos Cultura Viva" folklore-taldeak, Oinarin Dantza Taldearekin batera arituko dira (Euskal Herria).


Egun horietan, saioak izan aurretik, gonbidatutako taldeak herriko kaleetatik ibiliko dira, Folklore Bizian festibalaren edizio berriari kolorea eta giroa berotuz.