Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Usansolon jai giroa lehertuko da asteburuan, San Andres festetan

Jaiak   2022/11/24

Usansolon egunotan nabari den jai giroa erabat lehertuko da asteburuan, Batzar Nagusiek herri gisa eratzeari baiezkoa eman eta bi egunera iritsiko baitira Usansoloko Jaiak. Azaroaren 25etik 27ra izango dira jaiak, ostiraletik igandera, herriko hainbat eragilek antolatuta eta Galdakaoko Udalaren laguntzarekin: 


Bihar, ostirala, hilaren 25a:
-    17:00etan jaien hasiera, eta umeentzako tailerrak ludotekan.
-    18:30ean, disko dantza, Unkina plazan.
-    19:15ean, txorizoak, Unkina plazan.
-    20:00etan, mozorro photocall-a, Unkina plazako frontoian.
-    20:30ean, pregoia, Unkina plazan.
-    20:45ean, disko festa, Unkina plazan.
-    21:00etan poteo musikatua, herrian zehar.
-    23:00etan kontzertuak, Unkina plazan: ALTXA PORRU erromeria eta DJ JONKASS


Larunbata, azaroak 26:
-    10:00etan, diana gaiteroekin herrian zehar, eta indaba eta tortilla txapelketen hasiera, Unkina plazan.
-    10:30ean, umeentzako Karting-a, Baratzeko plazan.
-    12:00etan, erraldoiak eta biribilketa, herrian zehar.
-    13:00etan, tortilla entregatzea.
-    14:00etan, indabak entregatzea. Dastaketak egin eta gero, sari banaketa.
-    15:00etan bazkari herrikoia, Unkina plazan.
-    18:30ean, herri kirolak, Unkina plazan.
-    21:00etan,Orkresta elektrotxaranga, herrian zehar.
-    00:00etan, bingoa, Unkina plazan.
-    01:00ean, kontzertua, Unkina plazan: YOGURINHA BOROVA
-    06:00etan, argazki gaupaseroa, Unkina plazan.


Igandea, azaroaren 27a:
-    10:00etan, diana gaiteroekin herrian zehar, eta artisau azoka Unkina plazan.
-    10:30ean, umeentzako Karting-a, Baratzeko plazan.
-    12:00etan, dantza alardea, kiroldegian.
-    13:00etan, pasabares gaiteruekin, herrian zehar.
-    18:00etan, danborrada herrian zehar.
-    19:00etan, kuadrillen arteko txapelketaren sari banaketa Unkina plazan, eta Jaien amaiera.

Eraso matxisten aurkako protokoloa
Usansoloko Talde Feminista, Lamintxu Gazte Asanblada eta Usansoloko Jai Batzordeak eraso matxisten aurkako protokoloa adostu dute Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, eta, erasorik izango balitz, nola jokatu zehaztu dute. Horrez gain, indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko zerbitzua ere gaitu du Galdakaoko Udalak. 688 719 304 telefono zenbakia eguneko 24 orduz egongo da aktibo.