Igo
  • 2019/04/15

Usansoloko segregazio-prozesuan izandako herri-galdeketatik ondorioztatzen da galdetutako auzoek prozesuan parte hartu nahi dutela

Arteta, Labeaga, Lekubaso, Lekue, Gorozibai, Ordaine eta Uraskako herritarrek erabaki dute Usansoloko segregazio-prozesuan parte hartu nahi dutela, Galdakaoko udalak bultzatutako herri-galdeketaren kontaketa egin ondoren.


Galdeketak honen xedea izan da auzune horietan erroldaturik dauden pertsonen sentiera haztatzea eta, ondorioz, Usansoloko muga geografikoak zehaztea, auzo hori Galdakao izan delako beti.


Hauxe da prozesuaren korapiloa askatzeko lehenengo urratsa, ondoren beste deialdi baterako atea irekitzen duena, Batzorde Mistoaren txosten desberdinak egiten hasi ahal izan daitezen.


Kontaketa joan den ostiralean egin zen, ordezkari politikoak eta behatzaileak bertan zirela, eta emaitza ondokoa izan zen:


Parte-hartzea:


507 ekarpen (927 personak zeukan bozkatzeko eskubidea).


Artetako auzunea: 55 boto "baiezkoak" segregazio-prozesuan sartzearen alde eta 4 boto "ezezkoak" izan dira.


Labeagako auzunea: 44 boto "baiezkoak eta 34 boto "ezezkoak" izan dira.


Gorozibaiko auzunea: 202 boto "baiezkoak eta 73 boto "ezezkoak" izan dira


"Hauek izan dira zorrotza, gardena eta sinesgarria izan behar zen prozesuaren emaitzak. Parte-hartze handia izanik, emaitza hauek lagunduko digute aurrerantzean egin beharreko urratsak ematen, beti ere herritarren borondatea errespetatuz. Hauxe da gure konpromisoa prozesu honetan. Ondoren, Batzorde Mistoa, egiteke geratzen diren mugarriak, funtsezkoak direnak, jarriz joango da herritarrekegiazko datuen gainean iritzia, modu berean, adierazi ahal izan dezaten", baloratzen du Ibon Uribe Galdakaoko alkateak.