Igo
  • 2018/11/12

Usansoloko Racing Taldeak “Emakumea eta motorea” proiektua aurkeztuko dau asteon BECen

Usansoloko Racing Taldeak VI. Motorshow atzera begirako klasikoaren inguruan antolatzen diran jardueren programa aprobetxatuko dau "Emakumea eta motorea" proiektua aurkezteko. Azaroaren 15ean, eguenean, Bilbao Kasinoan izango da (20:00etan).


Igaz, Usansoloko Racing Taldeko emakume pilotoak lehenengoz lehiatu ziran Motorshowaren bosgarren edizinoan, Retro Clasica Bilbao aretoan. Ibilgailu klasikoen, garaikoen eta bilduma zaleek hitzordua dute urtero BECen. Aurten, azaroaren 16tik 18ra izango da, urtero 35.000 pertsona mobilizatzen dituana.


Era berean, eta Emilio Villota piloto profesional ohia bertan izango dala aprobetxatuz, "Formula kilo" proiektuaren barruan, azaroaren 17an, gure Retro clįsica Bilbao 2018, sasoiko ibilgailuen eta bildumen VIII. Azokako erakusketan zehar, BECen, Usansoloko Racingo taldeak elikagai-kilo bat batuko dau Bizkaiko Elikagaien bankurako.