Usansoloko ludotekan antolatutako robotika tailerrean izena emoteko epea urtarrilaren 23an zabalduko da. Jarduera 9tik 12 urtera bitarteko umeei zuzenduta dago eta urtarrilaren 31n burutuko da, 18:30etik 20:00etara.
Inskripzino-epea urtarrilaren 25ean amaituko da. Izena emoteko ludotekara bertara jo behar da eta plazak mugatuak dira (14). Eskaera gehiegi izan diralako, zozketa egin beharko balitz, urtarrilaren 29an izango da. 18:00etan, Usansoloko ludotekan bertan.
Tailer honegaz osatuko da, hain zuzen be, Galdakaoko gainerako ludoteketan, abenduan, gai beraren inguruan egin zan jarduera-programa.
Tailer honek Lego Wedo robotika-kitaren ezaugarri teknikoak deskubritzeko helburua dauka. "Nagusiek" espazio-ontzi bat eregiko dabe, motor eta guzti. "Txikienek", barriz, "espazioko portua" eregiko dabe.