Igo
  • 2019/01/09

Usansoloko Gure Etxea adinekoen alkarteak Carmen Garciari omenaldia egin deutso adin gehieneko bazkidea dalako

Usansoloko Gure Etxea adinekoen alkarteak Carmen Garciari omenaldia egin deutso adin gehieneko bazkide gisa, XV. Kultur Astearen programaren markioan, "Gure Etxea abesbatzan izan dauen parte-hartze eredugarriagaitik. Orain, urtetsua dan arren, zentrora etorten jarraitzen dau, baita, ahal dauen neurrian, jardueretan parte hartzen be", alkartearen zuzendaritzak nabarmentzen dauenez.


Omenaldia lagunarteko bazkarian izan zan, Kultur Asteari amaiera emonaz. "Oso positibotzat baloratu da, jardueren aniztasunagaitik zein parte-hartze handia dalako", zuzendaritzaren eretxiz.