Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Usansoloko auzian pertsonatzea erabaki du Galdakaoko udalbatzarrak, Estatuko Abokatutzaren errekurtsoaren aurrean

Instituzionala   2023/01/26

Eztabaida luzeak utzi ditu urtarrileko ohiko osoko bilkurak, gardentasunaren, metrorako lanzaderaren eta Usansoloko segregazioaren aurkako helegitearen inguruan, eta luze joan da saioa. 

Honako erabakiak hartu ditu udalbatzarrak:

  • Orain arte erakunde autonomo izan diren udal euskaltegia eta musika eskola udalean integratu direnez, lanpostuen zerrenda partzialki aldatzea erabaki da, aho batez, egoera berri horretara egokitzeko.
  • Gazteen emantzipazioari begira eraikiko diren zuzkidura bizitokiak eraiki ahal izateko material batzuk erosi eta biltzeko diru zati bat aurreratzea erabaki da, aho batez.
  • Proiektuetan gardentasun handiagoa eskatuz PSE-EEk aurkeztutako mozioa atzera bota da. Oposizioko 8 kideek bota dute alde, eta gobernuko 12 kideek kontra.
  • Metrorako lanzadera Etxebarrira joan dadin eskatuz udal gobernua osatzen duten EH Bildu, Auzoak, Usansolo Herria eta Podemos taldeek aurkeztu duten mozioa onartu da, atxiki gabeko zinegotzia ez beste guztien aldeko botoekin (kontra bozkatu du). Metroa Galdakaora iritsi bitartean, lanzaderaren helmuga Etxebarrira eraman dadin akordioa sustatzeko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, eskaera aintzat hartzeko eskaera egin dio Etxebarriko Udalari, eta akordio hori Metroa Galdakaora iritsi arte indarrean egotea proposatu du.
  • Eraikinetako fatxadetan horma irudiak egiteko araudia sortzeko eskatuz atxiki gabeko zinegotziak aurkeztutako mozioa atzera bota da, gobernua osatzen duten 12 ordezkariek kontra bozkatu baitute eta oposizioko 8ek alde.
  • Usansoloko segregazioa onartuz Bizkaiko Batzar Nagusiek azaroaren 23an hartutako erabakiaren aurka Estatuko abokatutzak aurkeztutako helegitearen aurrean, Udalak egindako bidea defendatzeko prozeduran demandatu gisa aurkezteko erabakia hartu du, EH Bildu, Auzoak, Usansolo Herria Podemos eta EAJren aldeko 17 botoekin eta 3 abstentzio (PSE eta atxiki gabeko zinegotzia). Aurrez, puntua gaiordenean sartzea aho batez onartu da.

MOZIOA LANZADERA