Igo
  • 2019/02/14

Usansolok 6000 metro koadroko parke barria izango dau, haur-jolasguneaz hornituta

Usansolok 6000 metro koadro inguruko parke barria izango dau eta bertan haur-jolasgune bat be egongo da. Espazio hori US-4 exekjuzio-unitatearen urbanizazio-eremuan sartzen da, Ibaiondo eta Pertxin bidea kaleakaz muga eginez.


Parke honek 4.403 metro koadroko berdegunea izango dau eta asfaltozko aglomeratoko 2.045 metro koadro inguru izango ditu. Haur-jolasen eremuak 104 metro koadroko azalera izango dau.