Igo
  • 2019/01/14

Urtez urte 400 emakume inguru biltzen dituzten Berdintasun ikastaro berrietako aurreinskripzioa urtarrilaren 14an hasten da

Galdakaoko udalak, Aukera Berdintasun Arloaren bitartez, 16 urtetik gorako emakumeei zuzendutako ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 14an hasiko du. Aurreko lauhilabeteetan, bataz beste, gutxi gorabehera 400 emakume inskribatu dira.


Ikastaro hauek urtarrilaren 28an hasi eta ekainaren erdi aldera amaituko dira, bertan 18 ikastaro emango direlarik. Prestatuko programan hainbat nobedade daude aurreko ikastaroekiko, kasurako, emakumeentzako Chikung ikastaroa, gorputzaren autokontzientziakoa edo coachingari buruzkoa.


Aurreinskripzio honetan ikastaroen iraupena luzatuko da, 18 ordu izatetik 27 ordura pasatuz. Horrexegatik, matrikularen kostua 20 eurotik 30 eurora aldatuko da.


Aurreinskripzioa egiteko epea urtarrilaren 18ra arte izango da, Torrezabalen, Txapelenan edo udalaren web-orriaren bitartez egin daitekeelarik (www.galdakao.eus). Onartutako pertsonen zerrendak urtarrilaren 22an argitaratuko dira eta plazak adjudikatzeko eta itxaron-zerrendaren ordena zehazteko zozketa egingo da.


Galdakaon erroldaturiko pertsonek lehentasuna izango dute. Matrikula arruntaren prezioa 30 eurokoa izango da, DSBEa jasotzen duten pertsonek kuota murriztua izanago dutelarik (5 euro, bere kasuan). Matrikula urtarrilaren 23tik 30era bitartean ordaindu beharko da eta ordaintzen ez bada izendatutako plaza galduko da.


Programa osorik ondoko web-orrian kontsulta daiteke: www.galdakao.eus


Informazio zabalagoa, Torrezabal Kultur Etxean (2. Solairua), 9:00etatik 13:30era, 94 4010528/72 telefonoan, edo ondoko posta elektronikoan: ikastaroak@galdakao.net.