Igo
  • 2019/07/23

Urtats Gómez galdakoztarra, estatuko txapelduna alebinen kategoriako tximeleta estiloko 200 metrotako proban

Galdakao Igeriketa Taldeko kideak arrakastaz aritu dira asteburu honetan Tarragonan egin den Espainiako Txapelketan. Hala, Urtats Gómez galdakoztarra Espainiako txapeldun izan da, alebinen kategoriako tximeleta estiloko 200 metrotako proban.


Udalak biharko osoko bilkura aurretik (17:45) homenaldi bat egingo dio.


Aurten ere, Galdakaoko taldeko igerilariak Espainiako Txapelketan izango dira uztailean eta abuztuan. Bost neska eta hiru mutil izango dira, zortzi guztira. Urtats Gómez Gredillak bost probatan hartu du parte: tximeleta estiloko 100 eta 200 metroko probak, estiloetako 200 eta 400 metroko probak eta estilo libreko 400 metroko proba. Irati Larrea Asensiok estilo libreko 100 metroak egin zituen, eta Ainara Ortún Eguiarte bular-igeriketako 100 metroko proban lehiatu zen. Gainera, Galdakao Igeriketa Taldea izan da txapelketara igerilari gehien eraman dituen taldea. Bestalde, Borja Samaniego Alonso estilo libreko 50, 100, 200 eta 400 metroko probetan aritu zen. María Sáenz Zorrozuak bular-igeriketako 100 eta 200 metroko probak egin zituen, eta Eider Marqués Vázquezek, bular-igeriketako 100 metroko proba.



Azkenik, Naia Rodríguez García eta Alain Ratón González Galdakao Igeriketa Taldeko ordezkariak izango dira Udako P50 "Open" - Astralpool CVII. Espainiako Txapelketa Absolutuan eta Udako P50 junior XLI. Espainiako Txapelketan. Bi txapelketak abuztuaren 3tik 7ra bitartean egingo dituzte Terrassako igeriketa-taldeko igerilekuetan (Bartzelona). Alain Ratón Gonzálezek estilo libreko 200 metroko proba egingo du eta Naia Rodríguez Garcíak zazpi probatan hartuko du parte: estiloetako 100 eta 200 metroko probak; bular-igeriketako 50, 100 eta 200 metroko probak eta; eta estilo libreko 100 eta 200 metroko probak.