Igo
  • 2019/01/25

Urtarrilaren 26an eta 27an, emakumezkoen kadete mailako finaleko fasea jokatuko da Galdakaon, saskibaloiko Euskal Ligara zein ekipok igoko duen ebazteko

Datorren 26an eta 27an, larunbata eta igandea, emakumezkoen kadete mailako ekipoen finaleko fasea jokatuko da Urreta kiroldegian. Lehia horretan saskibaloiko Euskal Ligara igoko duen ekipoa zein izango den erabakiko da.


Ekintza hau Ibaizabal STk bultzatzen du Galdakaoko udalaren lankidetzaz. Final fase honetan ondoko ekipoek hartuko dute parte: Marianistak (Araba), Ordizia (Gipuzkoa), Askartza (Bizkaia) eta Ibaizabal (Bizkaia).


Urtarrilaren 26a, larunbata, 16:00etan eta 18:00etan, finalerdiak jokatuko dira, ondoko parekatzeak izanik:


1. finalerdia: Askartza - Ordizia


2. finalerdia: Euskoart Ibaizabal - Marianistak


Urtarrilaren 27an, igandea, 18:30ean jokatuko da finala, LF2ko partidaren ostean. Finalaren irabazlea Euskal Liga A1era igoko da eta beste hiru taldeak Euskal Liga A2ra joango dira.