Igo
  • 2020/09/11

Urriaren 5ean eta 6an, Berdintasunerako Jardunaldien XV. edizioa antolatuko da Galdakaon

Urriaren 5ean eta 6an, Berdintasunerako Jardunaldiak, "Feminismoa non, gu han. Poniendo la vida en el centro" izenburua daraman XV. edizioa antolatuko da Galdakaon.


Jardunaldietarako izen-ematea doakoa izango da, baina COVID-19ak eragindako egoera berezia kontuan hartuta, edukiera mugatua eta nahi baino murritzagoa izango da.


Izena emateko azken eguna urriaren 2a da, eta Torrezabal Kultur Etxean egin daiteke, 94 401 05 28 telefonoaren bidez, eta baita Galdakaoko Udalaren webgunean ere: https://www.galdakao.eus/berdintasunerako-jardunaldiak/


Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Mireia Espiau, Amaia Perez Orozco, Laura Freixas, Garazi Goienetxea eta Naia Torrealdai izango dira bertan urriaren 5ean. Hurrengo egunean, urriaren 6an, Irantzu Varela, Cristina Fallaras, Itziar Gandarias, Maialen Arregi, Euskal Herriko Gazte Sare Feminista, Uxue Alberdi eta Ana Labakak parte hartuko dute. Solasaldi guztiak Pilar Kaltzadak moderatuko ditu.


Informazio gehiago eta egitaraua


Berdintasunerako_XV_Jardunaldiak.pdf