Igo
  • 2019/10/15

Urriaren 25ean eta 26an, VI. Musika Bizian festibalak Man Irlako, Frisiako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak ekarriko ditu Galdakaora

Urriaren 25ean eta 26an, Musika Bizian festibaleko VI. edizioak Man Irlako, Frisiako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak ekarriko ditu Galdakaora. Euskal ordezkaria "Alboka" talde beteranoa izango da. Alan Griffinek eta Joxan Goikoetxeak zuzentzen duten folk talde ezagunak zortzi kide ditu gaur egun. Euskal folkaren ordezkari sendoenetako bat da, erromantze tradizionaletan oinarritutako doinuak birsortzen ditu, baita beste berri batzuk ere, beti ere musika herrikoia aintzat hartuz.


Talde hau birritan izendatuta egon da SGAE-AIE Arte eta Musika Zientzien Akademiak ematen dituen sariak jasotzeko. Bere lanetako batzuk "FolkWorld" aldizkari alemaniarrak hautatu ditu bere generoko disko europar onenen artean.


"Modus Operandi" ere etorriko da aurten; Iņaki Ortiz de Villalba, Betagarriren sortzaileak lideratutako skarock proiektua. Kartela ondokoek osatuko dute: "Skipinnish" talde eskoziarra, "Baldrs Draumar· talde frisiarra eta "Mec Lir!" Maneko taldea.


Edizio honetan, aipagarria da luthier azoka. Bultzada bat eman nahi izan zaio eta lehenengoz Okzitania, Sardinia eta Galiziako musika-trena tradizionalen fabrikatzaileak, Euskal Herrikoez gain, egongo dira. Programa barruan musika-saioak eta tailerrak eskainiko dituzte, larunbat goizean.


Taberna Ibiltaria eta Xistra de Coruxo talde galiziarra kale animazioan arituko dira, Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak Iturrondo plazan antolatuko duen festibal honetan. Sarrera librea eta doakoa izango da.


Estaturik gabeko herrialdeen musika plazaratzen duen Festibal bakarra da hau. Eta ekimen honetan, orain arte, Europako, Amerikako eta Afrikako hogeita hamar talde inguruk parte hartu dute. Iaz 5000 ikusle izan ziren.


Musika Bizian festibalaren seigarren edizioa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Euskal Museoan. Bertan izan dira Lorea Bilbao Kultura eta Euskara diputatua; Iņigo Hernando Galdakaoko alkatea; eta Jon Gomez Garai, talde antolatzailearen izenean.


EGITARAUA


musikabizian.jpeg