Igo
  • 2021/10/06

Urriaren 17an egingo da Galdakaoko IX. Herri Krosa eta izena emateko epea zabalik dago

Urriaren 17an, igandea, Herri Krosa izango da Galdakaon. Proba hau Galdakaoko Udalak eta Galdakao Atletismo Taldeak antolatzen dute, eta bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa.
Aldez aurreko izen-emateak (urriaren 14ra arte) 5 eurokoak izango dira eta on-line egin ahal izango dira (https://galdakaokoherrikrosa.com/eu /). Antolakuntzaren standean probaren egunean bertan egiten diren izen-emateek 10 euroko prezioa izango dute. 14 urtetik beherakoentzat (2007tik aurrera) eta kategoria paraolinpikokoentzat doakoa da izen ematea.
Herrikoia da Galdakaoko Herri Krosa, eta beraz, federatuta dauden korrikalariak zein federatu gabekoek parte hartzen dute asfalto gaineko hiri-zirkuituan. Proba hau Bizkaiko Atletismo Federazioaren egutegi ofizialaren barruan dago, eta urtero adin guztietako ehunka korrikalari biltzen ditu.
KATEGORIAK ETA DISTANTZIAK
➡️ Benjaminak (2012 eta 2013 urteetan jaioak)
Irteera ordua: 11:00etan. Distantzia: 600 metro. Itzuli 1 "A" zirkuituari.
9 urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute nagusi batek lagunduta. Nagusi hauek ez dute izena eman behar, baina, oroitzapenezko kamiseta eskuratu nahi badute, bai.
➡️ Kimuak (2010 eta 2011 urteetan jaioak):
Irteera ordua: 11:15ean. Distantzia: 1.000 metro. Itzuli 1 "B" zirkuituari.
➡️ Haurrak eta Kadeteak (2006, 2007, 2008 eta 2009an jaioak)
Irteera ordua: 11:30ean. Distantzia: 2.000 metro. 2 itzuli "B" zirkuituari.
➡️ Kategoria paralinpikoa
Irteera ordua: 11:45.
1) Kategoria egokitua. Distantzia: 1.000 metro. Itzuli 1 "B" zirkuituari.
2) Kirol trebetasuna. Distantzia: 2.000 metro. Itzuli 2 "B" zirkuituari.
➡️ Gazteak (2004 eta 2005ean jaioak), Juniorrak (2002 eta 2003an jaioak), Seniorrak (34 urtera arte) eta Beteranoak (35 urte edo gehiago):
Irteera ordua: 12:00etan.
Distantzia Gazteak-Juniorrak: 4.120 metro. 2 itzuli "C" zirkuituari.
Distantzia Seniorrak-Beteranoak: 8.240 metro. 4 itzuli "C" zirkuituari.
Parte hartuko duten kirolariek Urretako kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dituzte.
SARIAK
- 1. Senior gizonezkoa: Garaikurra+txapela.
- 2. Senior emakumezkoa: Garaikurra+txapela.
- Kategoria absolutuko gizonezko eta emakumezko lehen hiru sailkatuentzat diruzko sariak: 150 euro (1.), 90 euro (2.) eta 60 euro (3.).
- Kategoria absolutuan sailkatzen den herriko lehen gizonezko eta lehen emakumezkoarentzat saria.
- Garaikurrak lehenengo hirurentzat kategoria eta sexu bakoitzean.
- Oroigarri gisa kamiseta bat oparituko da dortsala hartzean.
- Probaren amaieran sarien zozketa egingo da. Zozketaren ondoren
saritutako persona ez balego, sari hori berriro zozkatuko da.
- Proba amaitzean, parte hartu duten persona guztiei janari eta freskagarriekin poltsa bat emango zaie.
Lasterketa ez oztopatzeko helburuz, ez da onartuko txakurrekin parte hartzea.
Informazio gehiago: www.galdakaoat.com

Diptikoa IX. Herri Krosa Galdakao