Igo
  • 2018/10/16

Urriaren 16tik hasita jarduera-programa antolatu da Galdakaon Liburutegien Eguna ospatzeko

1997tik hasita urriaren 24 guztietan Liburutegien Eguna ospatzen da. Hori dala eta, Kultura Arloak jarduera-programa antolatu dau urriaren bigarren hamabostaldi honi begira.


Jarduera-programan ipuin-kontalari tailerrak egingo dira, ondoko egun eta orduetan (18:00h-19:00h):


Ipuin-kontalari tailerra, Gaizka Chamizoren eskutik:


Urriak 16: Torrezabaleko Haur Liburutegia


Urriak 17: Usansoloko Liburutegia


Urriak 18: Aperribaiko Liburutegia


Ipuin-kontalari tailerra, Sorgina Txirulinaren eskutik (Erica Liquet):


Urriak 23: Torrezabaleko Haur Liburutegia


Urriak 24: Usansoloko Liburutegia


Urriak 25: Aperribaiko Liburutegia


Era berean, urriaren 16an, 19:00etan, Jose Luis Cuestaren "Narraciones bajo el arco iris" liburua aurkeztuko da. Ekitaldia, Marivi Altuna Abasolo, euskarazko antzerkiaren alde eta bestelako inplikazio sozialetan egin duen lanagatik, Galdakaon oso ezaguna dan pertsonak aurkeztuko du.


Liburuaren aurkezpenean, liburuko narrazioetako baten irakurketa dramatizatua egingo da; zehazki, "Sublime decisión", narratzailea Jose Luis Cuesta izango da eta Diego Lopez Ruiz eta Galder Tudela Novales pertsonaiak izango dira.


1997tik, urriaren 24 guztietan, Liburutegiaren Eguna ospatzen da. Proposamena "Asociación Española de Amigos del Libro Infantil y Juvenil" alkartetik sortu zan, Kultura Ministerioak bultzaturik, Sarajevoko Liburutegiaren suntsipenaren oroimenez, balkanetako gatazkan 1992an sua emon eutsienean.