Igo
  • 2021/10/28

Urretatik Tximiolarrerako igogailua eraikitzeko lanak esleitu dira

Azterketak egin, proiektua osatu eta esleipen prozedura amaituta, adjudikatu dira Urretatik Tximiolarrera joango den igogailuaren lanak. Aurten hasiko dira eraikitze lanak, eta datorren urte erdialderako amaituta egongo direla espero da.

Irisgarritasuna bereziki zaila den gunera helduko da zerbitzua: Tximiolarre Goikoara. Urreta eskola atzealdeko hormatik gora igoko da, zuzen, eta Galdakao erdigunearekiko lotura nabarmen erraztuko die bertako bizilagunei.

Campezo enpresa da lanak egingo dituen enpresa, eta, obrak hasten dituenetik, bost hilabete beharko ditu amaitzeko. Lanak aurten hasi, eta, datorren urte erdi aldera, igogailu berria martxan egongo dela espero da. Azpiegitura egiteko, 560.000 euro inguru erabiliko dira guztira.

Ehun neurri biltzen dituen gobernu planeko 14. puntua betetzen jarraituko du horrela udal gobernuak.