Igo
  • 2020/11/27

Urretako kiroldegirako fitness gune egokiena aukeratzeko, Bilboko eta Santurtziko hiru kiroldegitako ereduak ezagutzen izan da Udala

Urretako kiroldegian fitness gela bat jartzeko lanak egiten ari da Galdakaoko Udala.


Herritarrek 2020rako aurrekontutik milioi bat euro zertan inbertitu aukeratzeko prozesu partehartzailean neurri bozkatuenetako bat Urretako kiroldegiko instalazioak eta makina-aretoa egokitzeko proiektua izan zen. Hirugarren bozkatuena izan zen, 494 botorekin.


Proiektua lantzen ari da Udala, eta bertako teknikariak, Ibon Garcia Uriarte Kirol eta Gazteria zinegotziarekin batera, Bilboko eta Santurtziko hiru kirol zentrotan izan dira: Deustuko Unibertsitateko gimnasioan, Bilboko Azkuna Zentroko kirol instalazioetan eta Santurtziko Mikel Trueba udal kiroldegian.


Bisiten arrazoia Urretako kiroldegia ahalik eta instalazio onenez hornitzeko erreferentziak lortzea izan da, hiru gimnasio modernoen instalazioak eta kudeaketa eredu desberdinak ezagutuz.


Fitness-gela berria kiroldegiko -1 solairuan egongo da, eta bihotz-biriketako ariketa (kardio) nahiz muskulazioa egiteko makinak eta tresnak izango ditu. Erabiltzaile askoren eskaera beteko da horrela, gobernu planak jasotzen dituen irizpideei jarraituta. Gobernu planeko 100 egitasmoen artetik 67.ak dio herritarren parte hartzea udal politikaren ardatz izango dela.